Dantzaldia 2023: "Alleo"

Bilbao 2023(e)ko Irailak 26
  • Dantzaldia 2023: "Alleo"

Dantzaldia 2023ren barruan.

Dena goian hasten da, zer gertatzen den ikusten dugun behatokian, itsasoa eta lehorra zein besterenak diren erregistratzen den lekuan.

Nire posiziotik egia antzematen da; dorrea beroa da, laranja da.

Eguzki izpiak pitzaduretan urtzen dira eta zeharo lurtarrak diren harrien azpian hautsi.

Bakardade sutsu hark aieruaren pribilegioa erre eta suntsitzen du, gu abandonuan utziz betiereko mugagabetasunaren aurrean.

Alleo (Besterena) talaiaren ideian oinarritzen da.

Pieza hau dorrearen kokapen “pribilegiatuaren” eta zaintza lana egiten zuen pertsonaren baldintzapenetik abiatzen da. Bi gorputzok habitatzen ditugu: alde batetik, ezezagunaren eta etortzear zegoenaren ezagutza ematen zuen boterea, eta bestetik, jarrera horren bakardadea eta besterenaren aurkikuntzaren pisua.

  • Iraupena 15 minutu
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Esther Latorre, Hugo Pereira
  • Musika: All Gone, Reunion Gustavo Santaolalla Alef, Mercan Dede Maat, Sona Jobarteh
  • Bideoa: Dani Rodríguez
  • Kudeaketa-laguntzailea: Manu Lago
  • Jantziak: Jandro Villa
  • Argazkia: Nicolás Yazigi
  • Hauen babesarekin: Galicia Danza Contemporánea, Concello Lugo

 

Glovo kolektiboa galaiko-portugaldar dantza-konpainia bat da, Galizian du egoitza, eta Esther Latorrek eta Hugo Pereirak zuzentzen dute. Glovo kolektiboa sortu zenetik, hainbat herrialdetan ibili da bere piezekin, eta sari eta aipamen ugari jaso ditu.
Esther eta Hugok Atopémonos Bailando egoitzen programa zuzentzen dute Lugon (Galizia), eta Kartografia en Movemento jaialdia zuzentzen dute, Lugon. Azken hori kale-jaialdia da eta espazio ez-konbentzionalak ere baliatzen ditu.

Esther Latorre Glovo kolektiboaren zuzendarikidea da. Gerard Collins konpainia, North Dance Company eta Maduixa Teatre konpainiekin lan egin du, eta sari hauek jaso ditu: Max saria, Mulïer piezarengatik kaleko ikuskizun onena atalean, Moritz saria kale-estreinaldi onenarentzat (2016), Umore Azoka saria (2017) eta IVCk emandako Valentziar Arte Eszenikoen saria (2018).

Hugo Pereira Glovo kolektiboko zuzendarikideak espainiar estatuko eta nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu du. Espezializazio-titulua dauka Arte Eszenikoen Produkzioan eta Kudeaketan.

 

Dantzaldia

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaColectivo GLOVO
  • Data 2023(e)ko Irailak 26
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Rekalde Aretoa
    Alameda de Rekalde, 30
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Rekalde Aretoa

Non