Ondarearen Europako Jardunaldiak 2023 Euskadin

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko urriaren 1(e)tik 2023(e)ko urriaren 31(e)ra
  • Ondarearen Europako Jardunaldiak 2023 Euskadin

Euskadin «Ondarea Bizirik! – Patrimonio vivo» lelopean, Ondarearen Europako Jardunaldiak Kultura Ondare Immaterialari buruzkoak dira aurten. Ondare hori kolektibitate bateko kideek partekatzen dute, ahoz transmititzen eta birsortzen da eta gure memoria kolektiboaren parte da.

Ondare Immateriala bizirik dago, kulturaren dimentsio materialarekin lotura estua du, gure bizimoduarekin, gure eguneroko bizitzarekin lotuta baitago. Are gehiago, erritualizatzen da eta zentzumen ikuspegitik esperientzia bat osatzen du: usaindu, dastatu, hautematen eta ulertzen da zentzumenen bidez.

Ondare Immateriala bizia eta dinamikoa da, baina zaurgarria da, eta gal daiteke, hura zaintzen ez badugu.

Ondarearen Europako Jardunaldietan antolatzen diren ekitaldiak aukera paregabea izan daitezke urteko beste uneetan bisitatzeko oso zailak diren ezohiko lekuak edo jarduerak aurkitzeko. Ondarearen Europako Jardunaldiak oso izaera anitza duten ekitaldiak eta jarduerak dira. Urrian egiten dira Europa osoan, eta herritarrek aukera dute, salbuespen gisa, EBko herri eta eskualdeen ondarearekin eta historiarekin lotutako ondasun eta leku ugari bisitatzeko eta ezagutzeko.

 

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2023(e)ko urriaren 1(e)tik 2023(e)ko urriaren 31(e)ra
  • LekuaHego Euskal Herria
    Vitoria-Gasteiz

Non