Literaktum 2023 jaialdiaren barruan.
Poesia eta maitasuna aski lotura egon izan dira historikoki. Erdi Aroko maitasun gortesautik gaur egundaino, poesiaren eta, oro har, literaturaren gai zentraletako bat izan da maitasuna. Alabaina, nola lantzen dute gaur egungo poetek? Gai hain jorratua izaki, nola bilatzen dizkiete printza berriak? Nola idatzi maitasunaz eta maitasunez egun? Bi poeta izango ditugu gurekin horretaz guztiaz hitz egiteko, haien poeta gisa izandako esperientziaz ez ezik maitasunaren inguruan duten ikuspegiaz. Batek euskara du hizkuntza poetikoa eta besteak katalana, baina biak daude poesiez eta maitasunez gurutzaturik.
Moderatzailea: Itziar Ugarte.
Zuzeneko musika: Alex Haro.