Dantzaldia 2023: "Oecumene"

Bilbao 2023(e)ko Azaroak 23
  • Dantzaldia 2023: "Oecumene"

Dantzaldia 2023ren barruan.

Oecumene lanak dantza, musika elektroakustikoa eta argi interaktiboa konbinatzen ditu. Gizakiak munduan duen tokiari buruz hausnartzen du, teknologiaren bidez hedatutako zentzumenekin, jatorri geografikoaren eta jatorrizko nortasun kulturalaren mugetatik harago.

Oecumene terminoa kosmopolisaren ideal alexandrarretik dator: ideal hura emakume eta gizon libreen jabetza komun gisa sortutako mundua zen, gizaki haien jatorri geografikoa eta nortasun kulturala edozein izanda ere. Emakume dantzari baterako pieza honen kontzeptuak hiru dimentsioko murgiltze-soinua dauka. Argiz eta hizkuntza nahiz leku askotatik datozen fonemez osatutako unibertso batean jarduten du dantzariak, elementu horiekin elkarrekin jardunez.
Etengabe aldatzen ari den soinu-tapiz unibertsal horrekin erlazionatzen den dantzaren adierazpen-balioen garapenak bizi garen munduaren sinkretismo transkulturala islatzen duen organismo gisa funtzionatzen du.
Piezak teknologia interaktiboa erabiltzen du, eta horri esker, dantzaria denbora errealean erlazionatzen da inguratzen gaituen munduko soinu- eta argi-erreflexu horrekin.

Oecumene-k munduaren esperimentazio sentsoriala gorputzaren bidez egitea proposatzen du. Mundu hori irisgarri bihurtzen da teknologia interaktiboari esker eta gure zentzumen areagotuen bidez.

  • 45 minutu
  • Sorkuntza eta ideia: Pablo Palacio eta Muriel Romero
  • Koreografia: Muriel Romero
  • Musika: Pablo Palacio
  • Interpretazioa: Muriel Romero
  • Software eta teknologia interaktiboa: Pablo Palacio eta Daniel Bisig
  • Argiztapena: Maxi Gilbert
  • Ekoizpena: Stocos Institutua

Babesleak: Europar Batasuna (H2020), Madrilgo Erkidegoa, Beirut Citern, Ellas Crean jaialdia, Piksel jaialdia, XLR Studio, Infomus-Casa Paganini, Università di Genova (Italia) eta Institute for Computer Music and Sound Technology of Zurich (Suitza)

 

Dantzaldia

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaINSTITUTO STOCOS – Muriel Romero y Pablo Palacio
  • Data 2023(e)ko Azaroak 23
  • Ordutegia19:00
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non