Hautatutako lanen eta IX. edizioko irabazleen erakusketa.?
Etxebarriko Udalak, INNOVALIA taldearekin elkarlanean, arte eta teknologia erakusketa bat aurkeztuko du datorren martxoaren 5etik aurrera Etxebarriko Udal Berrikuntza Zentroan (CIME), Pintura eta Arte Digitalaren IX. edizioko parte-hartzaileen lanak bilduko dituena
CARSARTE izeneko lehiaketa ezaguna da urtero antolatzen baitu CARSA berrikuntza, teknologia eta nazioaratekotze arloko aholkularitza estrategikoak. Lehiaketa hau 1997an sortu zen, hausnarketa artistikoa eta artearen eta teknologiaren arteko harremana sustatzeko asmoz.
Bi hilabetez, Bizkaia zeharkatzen ari den erakusketa Etxebarriko Udal Berrikuntza Zentroan (CIME) kokatuko da, eta bertan doan bisitatu ahal izango dira saritutako lanak eta lehiaketan parte hartu dutenak.