Zarauzko Argazki Bilera 2024: "Cercanía" (MARISA DI SANTO)

Zarautz 2024(e)ko martxoaren 26(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 19(e)ra
  • Zarauzko Argazki Bilera 2024: "Cercanía" (MARISA DI SANTO)

2024ko Argazki Bileraren egitarauaren barruan.

“Kontsumismoaren jarrera inplizitua mundua irenstea da.”

Horrela idatzi zuen Erich Fromm psikoanalistak 1976ko “Eduki edo izan” liburuan, Europak ekonomia globalizatuaren ondorioak ezagutu eta esperimentatzen zituen une historikoan idatzitako saiakeran. Hala ere, abisu hori idaztetik bereizten gaituzten 48 urteek ez dute haren garrantzia murriztu; aitzitik, gure gizarteak jasan duen denborak eta izan duen bilakaerak esanahiz bete dute, eta hausnarketarako abiapuntu ezin hobea bihurtu dute.

Gainera, Frommek ez zuen aurreikusi internet bezalako tresna batek ekarriko lukeena, hau da, sistema ekonomiko mailan ez ezik, gure errutina errotuenetan ere eman den benetako iraultza. Bilakaera teknologiko horrek aldaketa nabarmenak eragin ditu gure ohiturak maneia-tzeko eta erosketak egiteko moduan. Internet bezalako erreminten etorrerak iraultza handia suposatu du gure gizartean. Egoera honek eraldaketa bat suposatu du bai alderdi ekonomikoan eta baita pertsonalagoan ere. Modu honetara gure eguneroko ohiturak aldaketa nabaria jasan dute, erosketa-ohiturak barne. Garai honetan online erosketak garrantzi handia irabazten ari dira, egin beharrekoak etxetik atera gabe eta gure sofako goxotasunetik egitea oso eroso gertatzen delako beti, nahiz eta honek erosten ditugun produktuen inguruko ezjakintasun eta zalantzak sortu ohi dizkigun; osorik iritsiko al zait eskatutakoa? Gainera, gure datu pribatuan segurtasun nahikoa ematen ez digun eremu birtual batean uztea suposatzen dute askotan erosketa hauek. Egoera berri honek erosketa-esperientzia inpertsonalagoak eragiten ditu, hotzagoak, dendara sartzerakoan jasotako egun onak eta irribarreak alde batera utziz.

Zorionez, badaude oraindik interneteko multinazional hauen gehiegizko boterearen aurka borrokatzen duten pertsonak. Nire “Gertutasuna” izeneko lan honekin, erosleak euren erosketa ohituren inguruan hausnartzera gonbidatu nahi ditut, eskura dituzten esperientzia horiek balora ditzaten. Hala, Zarauzko salerosketa gune esanguratsu batzuk jaso nahi izan ditut lan honetan, nahiz eta beste asko espazio eta denbora falta dela eta proiektu honetatik kanpo gelditu behar izan diren. Eskerrak eman nahi dizkiet proiektu honetan parte-hartu eta euren denbora eskaini didaten pertsona guztiei, bai eta euren argazkilaritzako iritzia eta aholku teknikoa eman didaten horiei. Zuen laguntzari esker izan da posible proiektu hau aurrera atera ahal izatea.


Laburrean

Non