Liburu Egunak 2024: "Gelditu, entzun, begiratu" (ESTREINALDIA)

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Apirilak 23
  • Liburu Egunak 2024: "Gelditu, entzun, begiratu" (ESTREINALDIA)

Gasteizko 2024ko Liburu Egunaren programazioaren barruan. 

"Gelditu, entzun, begiratu" literatur-ikuskizuna

Liburuaren Eguna modu ludikoan eta zentzumenezkoan bizitzeko eta ospatzeko proposamena da: testu ederren irakurketa, musikarekin eta pinturarekin lagundua, hausnartzeko, sentiberatasuna pizteko, artea bidelagun eta bizigarri sentitzeko. Patxi Zubizarreta idazlea arduratuko da gidoiaz eta irakurketaz, Felipe Barandiaranekin batera, eta Pello Ramirez musikaria eta Mintxo Cemillán pintorea izango ditu lagun.

Patxi Zubizarreta idazlea (Ordizia~Gasteiz): Jeans-ak hozkailuan; Zerria; Loak ezkutatzen duena. Idazlea eta itzultzailea. Saritua eta itzulia. Nabarmena da literatura beste diziplina artistiko batzuekin lotzeko eta testuaren irisbideak berritzeko egiten ari den ahalegina.

Mintxo Cemillán pintorea (Madril~Gasteiz): Euskal Herriko tarotaPoemas del caminanteATravesura. Pintore polifazetikoa. Liburu propioak eta besterenak ilustratu ditu. Erakusketak egin ditu. Pintore hibridoa. Hainbat estilotan, haren obra guztiz toki desberdinetan ikus daiteke: hoteletako garajeetan, kafetegietako sabaietan, monasterioetako aldareetan…

Pello Ramirez musikaria –txeloa, akordeoia, pianoa– (Ordizia): Haize oihalak, Eskuz lurrari, Itsasoaren emazteak… Hainbat film eta dokumentaletako musikaren sortzailea, kantari askoren kolaboratzailea da, hala nola, Benito Lertxundi, Dulce Pontes, Xabier Lete edo Jon Maia. Bere musika propioarekin zenbait disko kaleratu ditu.

Felipe Barandiaran aktore, esatari eta bikoiztailea (Lazkao~Donostia): Hamaseigarrenean aidanez, Kareletik, Goenkale, El Comisario, Eskorpion. Hainbat film eta telesailetako aktorea izateaz gain, EITBko hamaika iragarki ezagunen ahotsa da. 


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2024(e)ko Apirilak 23
  • Ordutegia19:00 - 21:00
  • Lekua Goiuri Jauregia
    Aihotz Enparantza, 1
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Goiuri Jauregia

Non