Poetak Maiatzean 2024: egitaraua

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko maiatzaren 3(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 26(e)ra
  • Poetak Maiatzean 2024: egitaraua

Maiatzaren 3an hasiko da Poetak maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdiaren XII. edizioa. Aurtengo programazioak 100 ekintza baino gehiago bilduko ditu eta Vitoria-Gasteizen eta Arabako hainbat herritan egingo dira.  Honako hauek izango dira poesiarekin egindako hitzordura joango direnetako batzuk: Gioconda Belli, Alexis Díaz Pimienta, Manuel Rico, Peru Iparragirre, Jordi Doce, Mario Obrero eta Mairym Cruz-Bernal olerkari puertorricarra, besteak beste.

Aurtengo edizioa, gainera, dantzari eskainiko zaio eta akademia hauek hartuko dute parte besteak beste: Arteria, DameSwing Ballroom, Lakua Danza eta Gisela. Beste protagonistetako bat izango da Lorca eta lan hauek eskainiko dituzte: Pasión Vegaren “Lorca Sonoro” edo Luna de Pergaminoren “Lorca para bebés”.

Denboraldi berri honetan, gainera, dagoeneko sendotuta dauden ekimenek animatuko dituzte kaleak: ‘Poesia Etxarteetan’, ‘Usoen Eguna’ eta ‘Itsasoari begira’, besteak beste. Gustu eta adin guztientzako Estatu mailako eta nazioarteko olerkariei esker, poesiak Arabako bizitza soziala bustiko du.

Horrez gain, maiatzaren 3an, ‘Kristalezko orrialdeak’ ® izeneko jarduera hasiko da. Bertan, olerkariek saltoki kolaboratzaileetan idatziko dituzte haien neurtitzak.

‘Poetak maiatzean’ Nazioarteko Poesia Jaialdiaren helburua da herritarren artean poesia zabaltzea, Estatuko eta nazioarteko olerkariak ezagutaraztea eta Gasteizko eta Arabako txoko guztietan poesia hedatzea.


Laburrean

Non