Bilboko Liburu Azoka 2024: Begiradak Elkarrizketa: "Beste Europa", Monika Zgustova eta Mira Milosevichrekin

Bilbao 2024(e)ko Ekainak 5
  • Bilboko Liburu Azoka 2024: Begiradak Elkarrizketa: "Beste Europa", Monika Zgustova eta Mira Milosevichrekin

Bilboko 2024ko Liburu Azokaren egitarauaren barruan.

Bilboko 2024ko Liburu Azoka maiatzaren 30etik 9ra egingo da, Areatzan. 54. edizioa izango da eta, ohi bezala, 50 bat erakusmahai jarriko dira hainbat egile pasatuko dira azokatik.

Monika Zgustovak eta Mira Milosevichek amaiera bikaina emango diote Bidebarrieta Kulturguneko "Begiradak" zikloari, "Beste Europari" buruzko ikuspegiarekin. Topaketa Bilboko 54. Liburu Azokan kokatzen da eta asteazkenean, ekainak 5, arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan. Berarekin Idoia Jauregi kazetaria egongo da.

Idazle, kazetari eta itzultzaile txekiar-espainiarra, Monika Zgustovak Estatuko eta nazioarteko hedabideekin kolaboratzen du. Literaturari dagokionez, "La mujer silenciosa", "Las rosas de Stalin", "La noche de Valia", "La intrusa", "Un revólver para salir de noche", "Nos veíamos mejor en la oscuridad" edo "Soy Milena de Praga" bezalako tituluak idatzi ditu.

Ikertzaile, analista eta idazleaMira Milosevitx ikertzaile nagusia da Errusia, Eurasia eta Balkanetarako Elkano Errege Institutuan, eta irakasle elkartua The Foreign Policy of Russia en School of Global and Public Affairs IE University-n. Hainbat liburu kolektibotan kolaboratzailea, hiru liburu idatzi ditu, horietako bi Jugoslaviako gerrei buruzkoak – "Los Tristes y los Héroes" eta "El trigo de la Guerra"  –  eta "Breve Historia de la Revolución Rusa". Beste eginkizun batzuen artean, Milosevitxek aholkuak eman dizkie Europako Parlamentuari, Espainiako Parlamentuari, Erresuma Batuko Parlamentuari, NATOri, STRATCOMi eta Estatu Batuetako Estatu Departamentuari, desinformazioarekin lotutako segurtasun gaietan, Errusiak Mendebaldean duen gerra hibridoaren tresna gisa.

Idoia Jauregi kulturan ibilbide luzea duen kazetaria da eta gaur egun Radio Euskadiko lantaldeko kidea da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago.

bilbao.eus

Laburrean

Non