Getxophoto 2024: "Él pone la música, nosotros bailamos", Manuela Lorenteren erakusketa

Getxo 2024(e)ko ekainaren 6(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Getxophoto 2024: "Él pone la música, nosotros bailamos", Manuela Lorenteren erakusketa

2024ko Getxophoto jaialdiaren barruan.

Manuela Lorenteren proiektuek play-ri emateko botoi bat izango balute, kutsu kostunbristako komedia baten gidoia ikusiko genuke, pertsonaia ahaztezinekin eta argumentu zentzugabe eta burugabeekin. “Jada existitzen ez denaren argazkilari” gisa definitu duten egile honen lana sainete edo burlesquearen tradizioan kokatzen da, garai hartako espiritua irudikatzeko fikzioaz baliatzen ziren herri-antzerkiko pieza haietan.

Jokalari petoa da arkitektoa ere baden argazkilari hau. Kalean bertan harrapatutako material dokumental hiperrealista batetik abiatzen da –tabernako fatxada bat, karta-partida bat, algara bat, begirada susmagarri bat–, eguneroko bizitzako egoerak film baten eszena bihurtzen diren narrazio bisual bat osatzeko. Pedro Colau León testuen egilearekin elkarlanean sortua, Él pone la música, nosotros bailamos sei istorioz osatutako serie baten lehen proiektua da. Bigarren atal honetan, gangster film baten protagonistak direla uste duten mafioso kaskar batzuekin bidaiatuko dugu, eta lapurreta korapilatsu klasiko batean amaituko dute, beti gaizki ateratzen diren horietakoan.

Madrilen jaioa 1991n, Manuela Lorente Arkitekturan graduatu zen eta Argazkigintza eta Proiektuen Kudeaketa masterra egin zuen Efti-n, non Futuro Al Betrayal saria jaso zuen. Argazkilari autonomo gisa lan egiten du eta, paraleloan, Can Basté Fototekan eta Elisa Miralles argazki eskolan tailerrak ematen ditu. Madrilgo Erkidegoarekin, Fundación Telefónicarekin, Espainiako Zinema Akademiarekin, Ikerketa Kardiobaskular Zentro Nazionalarekin, Portugalgo Merkataritza Ganberarekin eta IE Film Festivalekin lan egin du. Halaber, Yo Dona, Vanity Fair eta Marie Claire aldizkariekin egin du lan. Descubrimientos PhotoEspañan (2020), PHmuseum Top Graduate to Watch-en (2021) eta JustMad Fair-en(2021) hautatua izan da bere lana. 2022an Scan Tarragonan bere lana ikuskitzeko hautatua izan zen eta Espai Fotografic Can Basté bekaren finalista izan zen. Dalpine argitaletxearekin bi liburu argitaratu ditu: Él pone la música, nosotros bailamos (2021) eta ¿Y a esta rata quién la mata? (2022).


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko ekainaren 6(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • OrdutegiaAstelehentik ostiralera 09:00-14:30 // Larunbatak 09:00-14:30 eta 17:30-20:30 // Igandeak 11:00-14:30
  • LekuaAZOKA — MERCADO (TORRENE 4)
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non