Getxophoto 2024: "Fantasia Resorts", Aranau Roviraren erakusketa

Getxo 2024(e)ko ekainaren 6(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Getxophoto 2024: "Fantasia Resorts", Aranau Roviraren erakusketa

2024ko Getxophoto jaialdiaren barruan.

Egia bada jolas egitean unibertso paralelo batean murgiltzen garela, errealitatetik urrun dagoen espazio-denbora batean, seguruenik ez dago horren erakusgarri hoberik Fantasia Resortak baino, Disney Entreprise historiako entretenimendu-enpresa handienaren jolas-konplexu erraldoiak. Walt Disneyk, parke tematikoen asmatzailea eta “esperientzia-turismoaren” aitzindaria izan zenak, laster ulertu zuen gizakien ihesbide-gosea industria bihur zitekeela.

Arnau Rovirak Floridako Disney Worlden Fantasia Resorta erretratatzen du, munduaren errekreazioa munduaren beraren barruan, 62 km2 -ko gune batean, Getxoko udalerrikoa baino bost aldiz azalera handiagokoa. Ur-parkeek, hotelek, jatetxeek, kirol-kantxek edo golf-zelaiek arkitektura koloretsu eta inbaditzailea marrazten dute –sekulako objektu eta pertsonaiekin–, eta bisitariak eta langileak noraezean dabiltza, marrazki bizidun baten barruan baleude bezala. Fantasia Resorten sartzea erabateko esperientzia baten mende egotea da, hertsiki kontrolatua eta bere buruaren baitan itxia, non, paradoxikoki, irudimenerako leku gutxi geratzen den.

Bartzelonan jaio zen 1984an, eta hiri berean bizi eta egiten du lan. Argazkilaritza Zuzendaritza ikasi zuen ESCAC-en, eta zineman eta bideoan hasi zen beharrean gero. 2015ean Madrilera joan zen, eta han Argazkilaritza ikasi zuen EFTI eta LENS eskoletan. Panòramic, ArtPhoto Bcn, Menorca DocFest, Revela’t, Mirades, Fineart Igualada eta Granada Pa-ta-ta jaialdietan erakutsi du bere lana. El País Semanal, Wired, The British Journal of Photography, GUP, De Morgen, Ignant eta De Standaard aldizkarietan argiratu ditu bere argazkiak. 2018an Galiziako Encontros da artistas novos egoitzarako hautatu izan zen, 2020an Trilogía de arquitecturas poco comunes (Noom Books) izeneko lehen fotoliburua argitaratu zuen eta 2021ean, Flash. Proiektu pertsonalak arkitekturarekin eta diseinuarekin lotutako enkarguekin uztartzen ditu. Gainera, Gironako Mirades Jaialdiaren antolakuntzan hartzen du parte.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko ekainaren 6(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaEreaga Hondartza
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non