Getxophoto 2024: "Fantasías fotográficas", Zubiaurre Anaien erakusketa

Getxo 2024(e)ko ekainaren 6(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Getxophoto 2024: "Fantasías fotográficas", Zubiaurre Anaien erakusketa

2024ko Getxophoto jaialdiaren barruan.

Madrilen hazitakoak, Valentin eta Ramon de Zubiaurre Durangaldeko Garai herriko bi artista izan ziren. Bilboko Arte Ederren Museoak eta Euskal Museoak familiaren ikus-entzunezko artxiboari buruz egindako ikerketa bati esker, badakigu, lan piktoriko zabala izateaz gain, zubiaurretarren interesa piztu zutela XX. mende hasierako teknologia bisual berriek, hala nola zinemak eta argazkilaritzak.

Getxophotoren edizio honetan, ustez 1898tik aurrera, Valentinek 19 urte eta Ramonek 16 baino ez zituztenean, egindako irudi-multzo bat aurkezten dugu. Garai hartan, hain justu, argazki-lengoaia hasiberria garatzen hasi zen eta praktika amateurrak agertu ziren goi-mailako gizarteko giroan. Garaiko familia-etxean oporretan hartutako banakako eta taldeko erretratuez gain, anaiek kapritxoak edo fantasia fotografikoak deitu zioten irudi-modalitate bat sortu zuten: irudikapen satirikoak, collageak edo tableaux vivants delakoak (koadro biziak), Gonzalo Bilbaoren La Esclava (1904) edo Jean-Léon Gérômeren Pollice Verso (1872) bezalako margolan herrikoiak birsortzen dituztenak. Sarritan lagunekin elkarlanean eginak, argazki hauek konposizio esperimentalak eta umorez beteak dira, baliabide berriaren adierazpen-aukerekin jolasten dutenak.

Jatorriz Bizkaiko Garai herrikoak, Valentín (1879–1963) eta Ramón (1882–1969) Madrilen jaio ziren, euren aitak Errege Jauregian musika irakasle bezala lan egiten zuelako. Ibilibide artistiko arrakastatsua izan zuten margolari gor-mutuak ziren. Euren lanak Madrilen zein Euskal Herrian aurkeztu ziren. Margolari gisa egindako lanagatik famatuak dira batez ere, hala ere, beraientzako argazkilaritza eta zinema oso diziplina garrantzitsuak izan ziren. Anaien argazkietan, Espainiako pintura akademikoaren eragina oso nabarmengarria da, inspirazio-iturri gisa erabilita. 

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko ekainaren 6(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera 09:00-14:00 // Larunbatak 09:00-14:30 eta 17:30-20:30 // Igandeak 11:00-14:30
  • LekuaAlgortako Metroa, Zabala Ikastetxea, Urgull (S/N), Daduena Etxea (Ribera 8-10)
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non