Getxophoto 2024: "Golden Times", Feng Liren erakusketa

Getxo 2024(e)ko ekainaren 6(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Getxophoto 2024: "Golden Times", Feng Liren erakusketa

2024ko Getxophoto jaialdiaren barruan.

Badira arauak, metodoa eta diziplina ezartzen dituzten jokoak; beste batzuek, berriz, justu kontrakoa bilatzen dute: askatasuna, kezkarik eza, gozamena, kontrola galtzea, delirioa. Azken horiek deskribatzeko, ilinx terminoa erabiltzen da, grezieraz ur-zurrunbiloa esan nahi duena. Giza jarduera guztien artean, ziur aski dantza da izpiritu hori hobekien harrapatzen duena.

Golden Times-ek Golden Beach izeneko lurgorri batetik hartzen du izena, Chengduko aireportuaren ondoan dagoena, non, arratsaldean, milaka pertsona biltzen diren rave inprobisatuetan. Bat-bateko hitzordu horiek mezularitza-plataforma ezagunen bidez antolatzen dira eta duten berezitasuna da bertaratzen diren gehienak ez direla gazteak, adinekoak baizik, eta astean bizpahiru orduz eta hainbat aldiz etengabe dantzatzeko elkartzen direla. “Gero, ekitaldia beste leku batera joan zen, baina, denboraldi batez, dantza basatiko une hauek bizitzeko zortea izan nuen”, dio Feng Lik, seriearen egileak.

1971n jaio zen Chengdun, Sichuan erkidegoan, Txinan, Feng Li Sichuan Arte Ederren Institutuan lizentziatu zen dekorazio sailean. Li Sichuan erkidegoko Ikusentzuneko sailean funtzionario gisa argazkiak ateratzen hasi zen. 2005ean artista independente gisa lanean hasi zen. Ordutik, bere estilo bereizgarriaren aitortza lortu du, konposizio ausartak, kolore biziak eta bizitza modernoaren zentzugabekeriak erretratatuz. Lik bere lana hainbat nazioarteko erakusketa eta jaialdietan erakutsi du, f16 (Paris), Buchkunst (Berlin), BredaPhoto Jaialdia (Breda), A4 Museoan (Chengdu), Les Rencontres de la Photographie Jaialdia (Arles), Jimei x Arles Nazioarteko Argazkilaritza Jaialdia (Xiame) edo China Anren Biennale (Chengdu, 2017), besteak beste. Li-k sari ugari irabazi ditu, hala nola, Jimei x Arles Discovery Award 2017an, 2012an Jinan International Photography Biennaleko argazkilari onenaren saria eta 2012an Lianzhouko Argazkilaritza Jaialdiko Epaimahaiaren Sari Nagusia. Bere lanak Good Night (2022) eta White Night (2017) Juazazhik argitaratu ditu eta Ocean Flame (2022) Lonely Library-k argitaratu du.

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko ekainaren 6(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaSAN NIKOLAS PLAZA
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non