Getxophoto 2024: "Leve", Verónica Fieirasen erakusketa

Getxo 2024(e)ko ekainaren 6(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Getxophoto 2024: "Leve", Verónica Fieirasen erakusketa

2024ko Getxophoto jaialdiaren barruan.

Eman une batez stop buruari eta play gorputzari: hori da Verónica Fieiras editoreak Leve proiektuarekin proposatzen diguna. Proiektu horrekin, aurten ere, Getxophoto eta Kutxa Fundazioaren Fototekaren arteko lankidetza berritu dugu.

Buruarekin zerikusia duen guztia erdigunean jartzen duen gizarte baten aurrean, Levek gorputza babesleku gisa berreskuratzera gonbidatzen gaitu, irudimenari hegan egiten uzteko –bizitzarako eta jolaserako hain ezinbestekoa den gaitasun hori– eta mundu arinago batekin amets egiteko habia babesle gisa. Erreparaziorako eta autozaintzarako une bat, non jolasa gorputza ekintza-kanal moduan hartzen duen erresistentzia-ekintzatzat jotzen den. Fieirasen lanak igeriketa-jauzien artxiboko irudiak erakusten ditu, burua husten duen musikaz lagunduta: gorputz horien zintzilikatzeak, iraganeko une bateko protagonistak direnak, mugimendu hipnotiko bat osatzen du, mantra bisual bat, gure kontenplazio-bidaiara bultzatzen gaituena.

Azken emaitza binilozko disko-sorta bat da, edizio mugatuan ekoitzia, bereziki Jaialdirako. Esan agur zure buruari eta lebitatu.

Buenos Airesen (Argentina) jaio eta bizi da Verónica Fieiras 2019tik, Madrilen hogei urte bizi ondoren. Artista bisuala, editorea, kultur kudeatzailea eta proiektu sortzaileen laguntzailea, Escuela Migra eskolako zuzendaria eta Migra Arte Inprimatuaren Azokako kidea da. 2013an RIOT Books argitaletxea sortu eta The Disappeared liburua argitaratu zuen, urteko Fotolibro onenaren saria jaso zuena Kasseleko 2014ko Jaialdian. 2015ean Daniel Mayriten You Haven’t Seen Their Faces argitaratu eta diseinatu zuen, urteko Aperture Paris Photo argazki onenaren saria irabazi zuena. 2016an Chaco argitaletxe independentea sortu zuen, artista latinoamerikarretan oinarritua eta orain arte argitaratutako 11 liburu dituena. Verónicak editatu eta diseinatu dituen liburuetako batzuk hainbat lekuetan egon dira ikusgai, hala nola, CCCB, Espainiako Liburutegi Nazionala, Madrilgo Círculo de Bellas Artes, Daeguko Argazki Bienale, Houstoneko Arte Ederren Museoa eta New York-eko MOMA-n. Liburu hauek zenbait bilduma publiko eta pribatuen parte dira, hala nola, Martin Parr, Gerry Badger, Erik Kessels, MOMA edo Mexikoko Irudi Zentroa. Mexikon, Madrilen eta Bartzelonan argazki-liburuen sormen prozesuari eta kontzeptualizazioari buruzko hiru erakusketa komisariotu ditu.

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko ekainaren 6(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • OrdutegiaOstiralak 17:30-20:30 // Larunbatak 12:00-15:00 eta 17:30-20:30 // Igandeak 12:00-15:00
  • LekuaAlgortako Kasinoa

    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non