Getxophoto 2024: "Precursing", Nina Daviesen erakusketa

Getxo 2024(e)ko ekainaren 6(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Getxophoto 2024: "Precursing", Nina Daviesen erakusketa

2024ko Getxophoto jaialdiaren barruan.

Alderdi ezaguna ez bada ere, bideojoko batzuek adimen artifizialentzako entrenamendu-espazio gisa balio dute. Adibidez, auto autonomoak, hau da, gidaririk gabeko autoak gidatzen dituzten AA batzuk bideojokoekin hezi dira, hala nola Grand Theft Auto delakoarekin. Ingurune simulatu horietan, oinezkoak NPCak dira (Non Playable Characters, jokalari ez diren pertsonaiak), eta horien mugimenduek giza keinuak uniformatzen dituzte, gorputzen, pertsonalitateen edo kulturen arteko desberdintasunak ezabatuz.

Nina Davies artistaren proiektuak etorkizun hurbilean kokatutako bideo bat biltzen du, non bi pertsona hizketan ari diren oinezko bat auto autonomo batek harrapatu zuela eta hark eragin zuen epaiketari buruz. Elkarrizketa horren bidez izango dugu precursing izeneko fenomeno koreografiko ezagunaren berri. Bertan, jendeak NPCen mugimenduak eta keinuak imitatzen ditu, auto autonomoen AAk errazago identifikatu ditzan eta, horrela, harrapatuak izan ez daitezen. Daviesen hitzetan, espazio publikoetan NPCak imitatzen dituzten pertsona horiek bi munduren arteko mamuak dira: batean bizi dira, baina bestearekin komunikatzen ikasi dute.

1991n Vancouveren jaioa, Nina Davies Londresen bizi da. Arte Ederretan graduatu zen Central Saint Martins-en, eta Arte Ederretako masterra egin zuen Londreseko Goldsmiths Unibertsitatean. Bideoarekin, performance-arekin, idazketarekin eta instalaziorekin lan egiten du batez ere, eta gaur egungo ingurune sozioteknikoekin lotuta dagoen dantza-fenomenoak aztertzen ditu. Daviesek hainbat lekuetan aurkeztu du bere lana, hala nola Matt’s Gallery (Londres), Transmediale, AdK (Berlin), Seventeen (Londres), Pradiauto (Madril) edo Camden Arts Centre (Londres). Bere lana Bloomberg New Contemporaries (2023), Circa x Dazed Class (2022) eta Alchemy Film and Moving Image Jaialdien parte izateko hautatua izan da. 2021ean Future Artefacts FM sortu zuen Niamh Schmidtke artistarekin, eta 2023an serie txiki bat egin zuten Het HEMen The Couch programarako. Jasotako aitorpenen artean, Almacantar Studio Award, Goldsmiths Junior Fellowship (2022) eta New Contemporaries (2023) daude.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko ekainaren 6(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera 17:30-20:30 // Larunbatak 11:00-14:30 eta 17:30-20:30// Igandeak 11:00-14:30
  • LekuaAMEZTI ARETOA — SALA (AMEZTI 6)
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non