Getxophoto 2024: "TTP", Hayahisa Tomiyasuren erakusketa

Getxo 2024(e)ko ekainaren 6(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Getxophoto 2024: "TTP", Hayahisa Tomiyasuren erakusketa

2024ko Getxophoto jaialdiaren barruan.

2018ko argazki-liburu onenaren MACK saria irabazi zuen TTP proiektuak –tischtennisplatte hitzaren siglak, mahai-tenisa alemanez– narratiba seriala erabiltzen du, errepikapenean eta plano finkoan oinarritua, jolas-eremuek hiri-diseinuan duten eginkizuna aztertzeko. Bost urtez, Hayahisa Tomiyasuk Leipzigeko ikasle-egoitzako leihotik ikusten zuen ping-pong mahai baten inguruko bizitza erregistratu zuen modu sistematikoan: piknik-mahaia, arropa-esekitokia, ariketa-barra, euritik babesteko aterpea, baita ohea ere, egiturak hainbat gauzatarako balio du, ping-pong-ean aritzeko izan ezik. Argazkilari japoniarra bere auzokideen bizitzara hurbiltzen da horrela, eta bizilagunek kirol-ekipamendu sinple hori elkargune bihurtzen dute.

Hirigintza garaikidean ohikoak diren jolasguneak hasiera batean haurrentzako diseinatu ziren, baina laster geratu zen agerian pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzen zutela. Zabuak eta txirristak, saskibaloi-kantxak eta skate-pistak, uztai-sistemak, pedalak eta giharrak lantzeko era guztietako makinak. Azken hamarkadetan, jolas-eremua, bere erabilerak etengabe zabaltzeaz gain, berrasmatu egin da bizitza komunerako.

Hayahisa Tomiyasu 1982an jaio zen Kanagawan, Japonian. Tokioko Unibertsitate Politeknikoan Argazkilaritza ikasi ondoren, Leipzigera (Alemania) joan zen bizitzera, Peter Piller artista alemaniarrekin ikastera. Gaur egun Leipzig eta Zurich hirien artean bizi da, eta bertan irakasle bezela egiten du lan. 2018an Mack First Book Award sariaren irabazlea izan zen. Bere lana Images Vevey (Suitza), Photo London (Erresuma Batua), POST Ebisu (Japonia), Scope Hannover (Alemania), The Japan Foundation, Limagerie (Frantzia), Daegu Photo Biennale (Korea), Fototage Oldenburg (Alemania), Images Gibellina (Italia) edo Fotomuseum Winterthur (Suitza) ikusgai egon da, besteak beste. Horrez gain, Financial Times eta The Guardian bezalako hedabideetan argitaratu du. Bere lana Deutsche Börse Photography Foundation-en eta Lausanako Musée de L’Elysse-ren bildumetan dago.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko ekainaren 6(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera 09:00-14:00 // Larunbatak 09:00-14:30 eta 17:30-20:30 // Igandeak 11:00-14:30
  • LekuaZABALA IKASTETXEA — ESCUELA (ZABALA 3)
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda Getxo

Non