"KLIMA", Jennifer Allora-ren eta Guillermo Calzadilla-ren erakusketa

Bilbao 2024(e)ko ekainaren 20(e)tik 2025(e)ko urtarrilaren 6(e)ra
  • "KLIMA", Jennifer Allora-ren eta Guillermo Calzadilla-ren erakusketa
    Allora & Calzadilla: Graft, 2021

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok, Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, "Allora & Calzadilla: KLIMA" erakusketa aurkezten du, nazioarteko arte garaikidearen erreferente diren Jennifer Allora (1974, AEB) eta Guillermo Calzadilla (1971, Kuba) artista bisualen azken lanarekin.

Azkuna Zentroa - Alhóndiga bilbaoko zuzendari Fernando Pérezek komisariatutako erakusketa honek Allora & Calzadillaren azken hamarkadako pieza garrantzitsuenetako batzuk biltzen ditu. Honek, Zentroaren erakusketa-ildoari jarraipena ematen dio, artearen bidez larrialdi klimatikoa eta ingurumenekoa agerian uzten baititu, gizarteari bere ekintzen hausnarketa kritikoa eta konpartimentu iraunkorragoa proposatuz.

Jennifer Allora eta Guillermo Calzadilla artistek historiaren, ekologiaren eta geopolitikaren arteko elkarguneak jorratzen dituen lan esperimental bat garatu dute, performancea, eskultura, soinua, bideoa, argazkia eta pintura barne hartzen dituzten medio artistiko ugariz baliatuz.

"KLIMA" kontzeptua greziarren garaietatik dator, eta bizimoduak eguzkirantz bideratzeari egiten dio erreferentzia. Asmo handiko kronologia honetako artelanek azken data irekia dute, eta bizitza-forma guztiek hartzen dituzten eguzki-orientazioa jorratzen dute. Erakusketako lan bakoitzak klima bakan bat eratzen du, eta denek batera forma ematen diote azken 4.000 milioi urteak barne hartzen dituen elkargune kosmikoari.

Erakusketa honetan, Allora & Calzadilla artisten jardun diziplinartekoa eta kolaboratiboa gailentzen da, baita obra osoan dauden gaiak ere: denbora geologikoa eta Lurreko bizitzaren bilakaeraren historia, izaera postkoloniala, ingurumen-arloko justizia eta zor klimatikoa, geopolitika eta energia-iturriak.

“KLIMA” erakusketak nabarmentzen du performancean oinarritutako eskultura-lanek Allora & Calzadilla artisten ibilbide artistikoan duten garrantzia, eta horietako batzuk jartzen ditu ikusgai, bertako musikariekin lankidetzan.

Allora & Calzadilla 

1995ean elkarlanean hasi zirenetik, Allora & Calzadilla artistek bakarkako erakusketak aurkeztu dituzte munduko museorik garrantzitsuenetako batzuetan, hala nola New Yorkeko Arte Modernoko Museoan, Portoko Serralves Museoan, Berlingo Neue Nationalgalerie-n, Houstoneko Menil Collection-en, Londresko Serpentine Gallery-n, Turingo Castello de Rivoli Museo d’Arte Contemporanea zentroan, Minneapolisko Walker Art Center-en, Erromako MAXXI-n, Bilboko Guggenheim Museoan, Amsterdameko Stedelijk Museum-en eta Dia Art Foundationen, besteak beste.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko ekainaren 20(e)tik 2025(e)ko urtarrilaren 6(e)ra
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non