"Euskal Serie Kosmogonikoa. Néstor Basterretxea"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko ekainaren 27(e)tik 2024(e)ko irailaren 29(e)ra
  • "Euskal Serie Kosmogonikoa. Néstor Basterretxea"
  • "Euskal Serie Kosmogonikoa. Néstor Basterretxea"

50eko hamarkadaren amaieran eta 60ko hamarkadan, bilakaera estetiko batean murgildua zegoen Nestor Basterretxea, adierazkortasun emozional eta figuratibotik hasi, eta formaren eta espazioaren arteko erlazioak zorrotz aztertzeraino. 1960an, José María Moreno Galván arte-kritikariak idatzi zuen Basterretxearen eskulturak uko egin ziola "bere forma-irmotasunarena ez den arrasto orori", baina 1972an, Jose Miguel Barandiaranek bere Diccionario de la Mitologia Vasca (Bilbo, 1972) lanean egindako ikerketa etnologikoa abiapuntutzat hartuta, forma-analisiaren bideari ekin zion Basterretxeak, eta Euskal Serie Kosmogonikoa saila sortu zuen.

Etapa berri horretan, abstrakziorik arrazionalistena alde batera uzten du une batez, adierazkortasun sinbolikora itzultzeko. Euskal kulturari buruzko keinuz eta edukiz betetako begirada, mitologiari begira kasu honetan. Haritz-egurrezko hemezortzi eskultura, Euskal Herriaren unibertso jatorrizkoenari eta sakratuenari itxura ukigarria ematen diotenak; eskultura garaikidearen espiritua kultura tradizionalarekin lotzen duten obrak. 1973an hauxe zioen artistak: "Nabilen bide hauetan, iruditu baitzait mendeak daramatzadala hauetan ibiltzen, jeinuen eta jainkoen izenekin eta ahalmenekin egin dut topo, sinbolo, sinesmen, mehatxu, oinaze, itxaropen eta portatzeko modu izan zirenak gure antzinako bizitzako gau luzean".
 
LASARTEKO ELIZA

Euskal serie kosmogonikoa erakusketa aprobetxatuz, eskultorearen jaiotzaren mendeurrenaren inguruan egiten ari diren ospakizunen barruan kokatua, lotura ezarri nahi dugu Lasarteko elizarako (Gasteizko kontzejua) egin zituen lanekin, elementu komunen bitartez, hala nola egite kronologikoa, sakratuaren interpretazioa (mitoa eta erlijioa), haritza lehengai gisa erabiltzea edo bi obretan antzematen den artistaren sortze-garapenaren bilakaera.
 
Bisita gidatuak
Bi bisita mota izango ditugu:

1. Euskal Serie Kosmogonikoa Ur Biltegian erakusketara bisita.

Egunak (ostirala): uztailak 12 eta 19 /abuztuak 16, 23 eta 30 / irailak 20 eta 27.
Ordua: 19:00 h.
Hizkuntza: Gaztelera  uztailak 12  / abuztuak 16 eta 30 / irailak 27 
                  Euskara    uztailak 19  / abuztuak 23 / irailak 20 


(Bisita eskaintzen den hizkuntzetako batean eskaririk ez badago, edozein hizkuntzatan egin ahal izango da.)

Doako bisita, aldez aurretik izena eman gabe. Parte-hartzaileak Montehermosoko klaustroan itxarongo dute eta, etorritako hurrenkera errespetatuz, erakusketara jaitsiko dira gidariak lagunduta. Gehienez 25 pertsona.



2. Lasarteko elizara bisita, Ur Biltegiko Euskal Serie Kosmogonikoa erakusketarekin batera.

Egunak (larunbatak): uztailak 27 eta irailak 14.
Ordua: 10:00 h.
Hizkuntza: elebiduna

Partehartzaileak Nestor Basterretxea - Eusko Europazaleak lanaren ondoan itxarongo dute (Prado kalea 11, 10:00etan).
Taldea autobus txikian joango da Lasartera eta bertako eliza bisitatu ondoren, Montehermoso Kulturunean Euskal Serie Kosmogonikoan amaituko du ibilbidea.
Doako bisita, aldez aurretik izena eman behar da hemen edo 945 16 18 30 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera (10:00-20:00). Gehienez 34 pertsona.
 
Erakusketa:
2024ko ekainaren 27tik irailaren 29ra, Ur Biltegian


Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 / 17:00-20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko ekainaren 27(e)tik 2024(e)ko irailaren 29(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Montehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Montehermoso Kulturunea

Non