Kultura plazara! 2024: "Transir"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Uztailak 11
  • Kultura plazara! 2024: "Transir"

Kultura Plazara! 2024 egitarauaren barne.

Transir kolore-eztanda bat da. Eraldaketari, aldaketari, bizitzari eta heriotzari buruzko jolasa. Pop zirkuko kontzertu bisual bat, umore tonukoa, zirkuko aire-egiturek sostengatzen dutena.

’Zirkuan, egunerokoan bezala, bizitza dugu jokoan. Ez dugu heriotza baino gauza seguruagorik. Zoriontsuak, mugagabeak eta natura kontrolatzeko gai ginela uste izan dugu. Gure giza kondizioaz jabetzea, dena amaituko dela onartzea, akaso, oraina pentsatzen lagunduko digu, zer garen, zere sentitzen dugun eta zer nahi dugun amesteko. Agian horrek bizitza beteago bat bizitzea nolakoa izango litzatekeen erakutsiko liguke. Eta gure errautsak konfetiak izan daitezela atzetik datozenentzat "

Rojo Telón matriarkatutzat jotzen du bere burua, bere ikuskizunak mimatu eta maite dituen zirku eta antzerki konpainia baten itxurapean. Baina ez dute horregatik uzten taula gainean dibertitzen diren ganberrak izaten, eta, haiekin topo egiten dugun orok eurekin dibertitzen gara.

Rojo Telon konpainiaren zirku ikuskizuna zuzeneko musikarekin. Ana Cuervas, María Salmerón eta Begoña Peñarandarekin gozatuko dugu, oraingoan Xandra Arosteguiren musikaz lagunduta.

 

 


Laburrean

Non