JazzHerrian 2024: THE FAKE COUSINS

Agurain 2024(e)ko Uztailak 13
  • JazzHerrian 2024: THE FAKE COUSINS

2024ko JazzHerrian jaialdiaren barruan.

Hiru musikari dira, ibilbide luzekoak: Paul San Martín, Jon Aira eta Javier San Martín “Shaf”. Bidaia musikal eder baten bidez, Bluesaren estilo ahaztu guztiak berreskuratzen dituzte: Stride, Boogie Woogie, Jazz, Chicagoko zein New Orleanseko Blues, eta Funk. Horretarako, musikari handien iturrietatik edaten dute: Memphis Slim, Ray Charles, BB King, Professor Longhair eta abar. Elkarrekin aritzen direnean, Estatu Batuetako hegoaldean zeuden Juke Joints izeneko establezimendu txiki ospetsuetako giroa birsortzen dute. 40ko hamarkadan, bertan, koloreko jendeak edan, dantzatu eta apustu egiten zuen. 2023an beren lehen diskoa argitaratu zuten, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren bidez: “The Set Up”. Ondoren, hainbat jaialditan parte hartu dute, hala nola Tolosandblues, Arrasate Blues eta Donostiako Aste Nagusian.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 13
  • Ordutegia19:30
  • LekuaEuskal Herria Plaza
    Agurain
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaIngelesa

Non