Barakaldoko Udalak kultur ikastaroen edizio berri bat jarri du abian udal ekipamenduetan. Kultura- eta herritar-gelak izeneko programa urtero egokitzen da herritarren garai eta eskaera berrietara, modalitate eta diziplina berriak gehituz. Datorren ikasturtean 159 ikastaro eskainiko dira, besteak beste, gitarra, kaligrafia artistikoa (Mindfulness), musika klasikoaren hastapenak, zinemaren anatomia edo tintaren artea. Izen-ematea gaurtik, uztailaren 15etik, irailaren 6ra arte egin daiteke. Interesdunek gehienez 2 jardueratan izena emateko aukera izango dute, jarduera horiek urtekoak edo monografikoak diren alde batera utzita. Ikastaro guztiak esteka honetan eskuragai (PDF).
Ikasgelen programak kultura-, hezkuntza- eta gizarte-arloko diziplinak ditu, herritar guztiei zuzenduak. Ez du aldez aurretik inolako prestakuntzarik edo eskakizunik behar, ezagutzak zabaltzeko, norberaren gaitasunak garatzeko eta aisialdia aberasteko interesa baino ez du eskatzen. Programak proposamen erabat finkatuak ditu, herritarrek onartzen dituztenak, eta baita berritasunak ere, parte-hartzaileek eurek egiten dituzten eskaeren ondorioz. Aurreko edizioetan bezala, programak urteko ikastaroak (130) eta ikastaro monografikoak (29) ditu. Euskarazko 26 ikastaro programatu dira; horietatik 12 haurrentzat dira eta gainerako 14ak 18 urtetik gorakoentzat.
IKASTURTE HONETAKO BERRIKUNTZAK
Aurten programazioak "bizilagunen gustukoak izatea espero dugu", nabarmendu du Nerea Cantero Kultura zinegotziak. Honako hauek nabarmendu behar dira:
- Clara Campoamor
Zentro honetan Gitarraren hastapenak euskaraz ikastaroa nabarmentzen da, gitarra jotzen ikasteko tailerra, baina euskara komunikazio-hizkuntza izanik (18 urtetik gorakoentzat). Puntako grabatu lehorrak (18 urtetik gorakoentzat) punta lehorreko metodo zuzenaren bidezko grabatuaren sarrera eskaintzen du, eta bertan sorkuntza-faseak landuko dira: matrizearen elaborazioa, tintaztatzea eta estanpazioa. Zinema eta zentsura, euskarazko ikastaroa (18 urtetik gorakoentzat). Zineak historian zehar jasan duen zentsuraren inguruko gorabeherak aztertuko dira, adibide, bideo eta material esklusiboekin.
- Gurutzeta
Sortu zure osagarriak (18 urtetik gorakoak), eta ikasi artisautzako moda-osagarriak sortzen kakorratz-, makrame- eta larru-teknika errazak erabiliz. Kaligrafia artistikoa mindfulness gisa (18 urtetik gorakoak), sormena sustatuko da, arreta eta ikusmen-pertzepzioa hobetuko dira, eta arnasa hartzen ikasiko da berriro, elementu artistikoen laguntzarekin. Yoga leunak (65 urtetik gorakoak) ariketa fisiko orekatua egiteko ohitura sortu nahi du, parte-hartzaileen adinera eta egoera fisikora egokitutako yoga-jarrerak praktikatuz. Erlaxazio-tekniken bidez, atsedenaldi sakona eta lasaitasun orokorra lortuko dira.
- Retuerto
Paperezko artea, mugarik gabeko sormena (18 urtetik gorakoak), ikastaro hau paperaren aukera amaigabeak aztertu nahi dituzten eskulanen zale guztientzat diseinatuta dago. Saioetan zehar hainbat teknika ikasi eta praktikatuko dira: quilling, scrapbooking, iris folding, paper gainean brodatzea eta paperezko brodatuak. Brodatuak: hari xarmagarriak (18 urtetik gorakoak). Teknika hauek landuko dituzte: argazkigintzan brodatzea, brodatze errusiarra eta brodatutako minimoak. Tintaren artea, euskaraz emango den ikastaroa (18 urtetik gorakoak). Tailer honetan, tintarekin teknika ezberdinak ikasiko dira, erreminta moldakor honek eskaintzen dituen aukera ugariak aztertuz. Espazio honetan, hutsegiteak sormen-aukera bihurtuko dira, trazu bakoitzean berrikuntza eta esperimentazioa sustatuz. Alfabetatze digitala (65 urtetik gorakoak, Gurutzetako Kzgunearekin lankidetzan). Garrantzitsua da azpimarratzea ikastaroa ez dela kultur etxean emango, Gurutzetako Kzgunean baizik. Ikastaro honen helburua adineko pertsonei beren telefono mugikorrak, tabletak eta ordenagailuak erraztasunez erabiltzeko prestakuntza ematea da.
- Burtzeña
Pintura laborategi esperimentala (haurrei zuzendua). Ikastaro honetan pinturarekin eta teknika ezberdinekin esperimentatuko da. Jostura sortzailea eta kostunizazioa (18 urtetik gorakoak). Tailer honetan, teknika sinpleekin hasiko gara, dagoeneko ditugun jantziak birziklatzen eta aire berria ematen ikasteko.
- Zuhatzu
Koreokrafia eta funkya, pandemiaren ondoren egin ez ziren haurtzarorako bi ikastaro horiek berreskuratzen ari dira. Musika modernoen eta dinamikoen erritmoan, neska-mutilek koreografiak egingo dituzte, eta ikasturte amaieran beren senideei erakutsiko dizkiete. Hareekin apainduta (18 urtetik gorakoak). Tailer honetan, koadroak, kaxak, teilak, erretiluak... egiteko hareak landuko dira, koloreak, testurak eta bolumenak konbinatuz. Burlesque dantza (18 urtetik gorakoak). Burlesque dantza sexy eta dibertigarria da, gorputza, autoestimua, norberarenganako konfiantza, antzerkia eta sentsualitatea lantzen dituena. Yin yoga (18 urtetik gorakoak). Yin Yoga jarrera pasibo eta luzeetan oinarritzen den estilo bat da, non gorputzeko sistema konektiboaren geruza sakonenak lantzen diren, hala nola lotailuak, tendoiak eta faxak.
Nola eman izena kultur ikastaroetan
Interesdunek hainbat aukera dituzte izena emateko:
- Online. Egoitza elektronikoaren bidez (BAKQ beharrezkoa da izapidea egiteko)
- Telefono bidez kultur etxeetan eta gizarte etxeetan, edo 010 telefonoan (doako deia) 944789200 udalerritik kanpoko deietarako.
- Aurrez aurrekoa gizarte-etxeetan eta kultura-etxeetan eta HAZn
Zozketa irailaren 9an egingo da eta ordainketa gutunak irailaren 11tik 17ra bitartean jaso ahal izango dira. Ordainketaren azken eguna 17a izango da.
Herritar guztiei jarduerak egiteko aukera errazteko, ikastaroek hobariak jasotzen dituzte urtean 14.097,53 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten pertsonentzat.