Durangoko Uda Giro 2024: LEIOA KANTIKA KORALA

Durango 2024(e)ko Uztailak 20
  • Durangoko Uda Giro 2024: LEIOA KANTIKA KORALA

Durangoko 2024ko Uda Giroren egitarauaren barruan.

Basilio Astulezek zuzendutako Leioa Kantika Korala nazioarteko haur abesbatzen artean dago. Europan, Amerikan eta Asian zehar utzi du bere arrasto artistikoa, hainbat eta hainbat kontzertu, jaialdi, bira, nazioarteko sari eta disko-, irrati- eta telebista-grabazioren bidez. Bere maila artistiko bikainagatik, bere sonoritate eta musikaltasun harrigarriagatik, bere programazio berritzaileagatik eta bere kolore eta dinamika koreografikoengatik hunkitzen du.

2000. urtean sortu zen Leioako Musika Kontserbatorioan, eta hainbat espezialitate eta adinetako 50 ikasle gaztek osatzen dute. 15 herrialde baino gehiago bisitatu ditu eta 20 sari baino gehiago jaso ditu estatuko eta nazioarteko lehiaketetan.

Kantikak sarritan kolaboratzen du orkestra, zuzendari gonbidatu eta bakarlariekin, eta oso ohikoak dira operaren munduan edo era askotako denboraldi eta ziklo musikaletan egiten dituen sartu-irtenak. Zazpi grabazio diskografiko egin ditu, eta hainbat emanaldi telebista autonomiko eta nazionalek eman dituzte.

2023ko apirilean Istanbulen (Turkia) ospatutako World Symposium on Choral Music-en parte hartu berri duen abesbatza. Mundu osoko hamar abesbatzak baino ez dute parte hartuko Leioa Kantika Korala espainiar estatuko koru bakarra izan den jaialdian. Nazioarteko kritikak aho batez goraipatu eta txalotu ditu haren ahots-kalitatea eta proposamen estetikoa.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 20
  • Ordutegia20:00
  • LekuaAndra Mari Elizpea
    Durango
  • ZenbatekoaDoan

Non