JazzHerrian 2024: FEDERICO VERTERAMO BLUES BAND

Agurain 2024(e)ko Uztailak 20
  • JazzHerrian 2024: FEDERICO VERTERAMO BLUES BAND

2024ko JazzHerrian jaialdiaren barruan.

Federico Verteramo Buenos Airesen jaio zen 1991n, eta gaur egun Frantziako Tolosan bizi da (Toulouse). Abeslaria eta gitarra-jotzailea da, eta 2013tik, bluesean ari da bete-betean. Hiru disko eta hainbat EP argitaratu ditu bakarlari gisa. Jaialdi eta kontzertu-areto garrantzitsuetan jo du Europan, Hego Amerikan, Mexikon eta Estatu Batuetan: 15 herrialde baino gehiagotan, alegia.

Gaur egun, “In My Own Time” album berria aurkezten ari da, 2023ko abenduan Toulousen grabatua. Batez ere kantu propioek osatzen dute, baina baita hiru cover ere, Tampa Red, Lazy Lester eta Magic Sam-en kantuen artean hautatuak. Federicorekin batera ari den taldea Europako eta Hego Amerikako blues eszenan izen eta ibilbide handia duten musikariek osatzen dute: Anahí Fabiani (Argentina) teklatuetan; Christian Morana (Argentina) baxu elektrikoan, eta Carlos Arsuaga (Espainia) baterian.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 20
  • Ordutegia19:30
  • LekuaDulantzi Plaza

    Agurain
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaIngelesa

Non