2024ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren egitarauaren barruan.
Abuztuaren 10ean, Cristobal Balenciaga Museoan Getarian taularatuko dute.
Eduardo Chillidari omenaldia bere jaiotzaren mendeurrenean
Interpreteak
Programa
“Noeud”
NOEUD, frantsesez korapilatua, DAB dantza konpainiaren sorkuntza berria da, non Eduardo Chillida eta Cristóbal Balenciagak amankomunean zituzten lan metodologietan sakondu duten, mugimenduaren bidez. Irudi lerromakurrak eta espazioen sorkuntza bi artista hauen kontzeptuak dira, garaiko mugimendua askatasunerantz bideratu zutenak. Bizi izan zuten garaia inspiraziotzat balio izan die baita ere, egoera politiko, sozial eta kulturalari erreparatuz, hiru dantzari jarri dituzte eszenatokian enkortsetamentutik askatasunerantz bidea aurkitu dezaten.