Donostiako Musika Hamabostaldia 2024: "Odisea de Krystof Harant", Cappella Mariana & Constantinople

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Abuztuak 20
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2024: "Odisea de Krystof Harant", Cappella Mariana & Constantinople

2024ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren egitarauaren barruan.

Cappella Mariana ahots taldeak eta Constantinople instrumentu taldeak Krystof Haranten Odisea izeneko kontzertua emango dute, Vojtech Semered eta Kiya Tabassianen ideia batean oinarritua. Txekiar noble, bidaiari, humanista, soldadu, idazle eta konpositore horren bizi-gorabeherak 1621ean amaitu ziren, Bohemiako Matxinada Protestantean parte hartzeagatik exekutatu zutenean; baina ordurako erromes ibilia zen Pragatik Jerusalemera, Venezia, Zipre, Sinai eta Kairotik igaroz; odisea hori bere bidaia-liburuetan jasota utzi zuen. Kontzertua Krystof Haranten munduan barrena bidaia musikal bat da, bere musika propioaren bidez eta bere bidaian zehar entzun ahal izan zituen beste hainbat musiken (mediterranear ingurukoak, ekialdeko kutsudunak…) bidez, gaur egunera arte ahozko tradizioaren bidez iritsi direnak, eta baita bere bidaia-liburuaren bidez ere, Ramón Barea aktorearen narrazioan.

"Bidaia bi taldeen gidari izango den itsasargia bezalakoa da: aurkikuntza geografiko, historiko, kultural eta barnealdeko bidaia urruneko horizontetarantz", Vojtech Semerad Cappella Marianako zuzendariaren arabera.

Interpreteak

  • Cappella Mariana
  • Vojtech Semered zuzendaritza artistikoa eta ideia
  • Constantinople
  • Kiya Tabassian zuzendari artistikoa
  • Ramón Barea narratzailea

Programa

“Odisea de Krystof Harant”
Harant, Tabassian, Murad, Misri, Seyfullah eta abarren lanak


Laburrean

Non