Iturritik Jaialdia urriaren 15etik 20ra burutuko da Donostian. Guztira, aretoko 4 dantza-ikuskizun eta kaleko emanaldi bi izango dira, gehienak Euskal Herriko konpainienak: Kukai Dantza, Gero Axular, Eskola Dantza Taldea, Aukeran Dantza Konpainia eta Berritza.
Iturritik zuzenean edaten duten sorkuntzak dira jaialdi honen protagonista. Iturria, jatorria, sustraia… inspirazio iturri da sortzaile ugarirentzat, eta jaialdi honek joera horren lekuko izan nahi du.
Sarrerak Donostia Kulturaren ohiko kanaletan salgai jarri dituzte: Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.