Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2024: "Goya-Hellboy, munstroen ikonografia" erakusketa

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko irailaren 19(e)tik 2024(e)ko azaroaren 3(e)ra
  • Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2024: "Goya-Hellboy, munstroen ikonografia" erakusketa

Donostiako 2024ko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan.

Afundación – Obra Social ABANCAren erakusketa honen komisarioa Asier Mensuro da, eta bi egoitzatan banatuta egongo da ikusgaia: Okendo Kultur Etxean eta Aiete Kultur Etxean.

Stéphane Levallois (Paris, 1970) artista entzutetsuak Goyaren ikonografia fantastikoaren inguruko gogoeta proposatzen du: Pradoko Museoan dauden pintura beltzak, Lázaro Galdiano Museoan ikusgai dauden Akelarreen oliozko pinturak… Horiei munstro garaikidea txertatu die. Mike Mingnolak sortutako Hellboy. Levallois Goyaren iruditegira gerturatzen da bere 72 irudi eta bideo batean, zeinetan artista aragoiar gor handiaren obrarekin parez pare egiten baitu. Erakusketan Mignolaren bi ilustrazio osagarri daude: Hellboy In the Chapel of Moloch sagaren azaleko irudia, eta Goyaren Átropos edo Las Parcas mihisearen omenezko ilustrazioa.

Informazio gehiago: Okendok eta Aietek Stéphane Levalloisen “Goya – Hellboy” erakusketa hartuko dute (albistea).


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko irailaren 19(e)tik 2024(e)ko azaroaren 3(e)ra
  • LekuaAiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non