Organorako Musika Nafarroan Zikloa irailean eta urrian itzuliko da, bere 40. urteurrena ospatzeko. Konkretuki, irailaren 20tik urriaren 26ra bitartean ospatuko da.
Aurten, 40 urte betetzen dira garai hartan Nafarroako Organoaren Astea deitzen zena ospatzen hasi zenetik. Urte hartan bertan sortua zen Organoaren Lagunen Nafarroako Elkartea (ANAO, gaztelaniaz). Elkarte horrek paratu zuen abian jaialdi hau; lehenbizi, berak bakarrik antolatzen zuen eta, gero, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, harik eta urte batzuk beranduago Nafarroako Gobernuak jaialdia EGITARAUA propio gisa hartu zuen arte, Organo Musika Nafarroan izenburuarekin.
2024ko egitaraua:
Jesús Gonzalo, San Martín eliza (Lesaka)
Silvia Márquez, Leyreko monasterioa (Yesa)
Pilar Cabrera, San Esteban eliza (Bera)
Raúl del Toro, Agustindarren komentua (Marcilla)
Cristina Alís, Karitateko Andrea Mariaren monasterioa (Tulebras)
Organo Zikloarean 40. urteurrena, Nafarroako Artxibo Erreal eta Nagusia (Iruña)
Rodrigo Hernández, San Roman eliza (Ezkaroze)
José Luis Echechipía & Iosu Larumbe, San Nikolas eliza (Iruña)
Carlos Arturo Guerra, San Pedro eliza (Gares)
José Luis Echechipía & Iosu Larumbe, Santo Domingo eliza