2024ko BAD Bilbao - Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barne.
Lan samur, makur eta metamorfikoa. Esperimentu baten emaitza da: clownaren teknika hizkera berriekin elkartzea. Rojo nieve ogiaren eta heriotzaren jokoa bezalakoa da, irinezko doministiku handi bat, beste zerbait izateko zorian dagoen hondamendia, eta ogi-orearen bidez transmutatu eta zatikatzera jolasten diren bi okin.
Zintzoak izanda, pieza hau sortzeko prozesua hasi genuenean ez genekien oso ondo zertaz hitz egingo genuen zehazki. Eta orain, bukatu dugunean, antzera jarraitzen dugu, argilunez beteriko unibertso hau definitzen duen sinopsia aurkitzea kosta egiten zaigu. Hala ere, konfiantza osoa dugu berarengan; izan ere, hain gauza poliedrikoa, hain inkontzientea, hain hauskorra, hain dibertigarria eta hain zentzugabea aurkitu dugu, non gu, noski, kezkatu eta hunkitu egiten baikaitu. Gainontzekoak ere hala sentituko ahal dira.
Zeliakoentzat egokia.
Fitxa artistikoa: