"AMA", Jose Pablo Arriaga eta Euskal Museoaren erakusketa

Bilbao 2024(e)ko urriaren 25(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 5(e)ra
  • "AMA", Jose Pablo Arriaga eta Euskal Museoaren erakusketa

Bilboko Berreginen Museoak “AMA” aldi baterako 24 piezaz osatutako erakusketa berria inauguratu du. 

Oraingo honetan erakusketa lankidetza bikoitzari esker burutu da. Alde batetik, Jose Pablo Arriaga artistak bere amaz dituen oroitzapenetatik abiatuta sortu dituen eskulturak ditu. Bestetik, erakusketak Euskal Museoaren bildumako hainbat pieza erakutsiko ditu, amatasunarekin lotutako oroitzapenak eta gaiak gogora ekartzen dituztenak.

Seme-alaben oroitzapenak, memoria, irudiak, usainak, zaporeak, sentsazioak... hori da “AMA”.

Erakusketa omenaldi eskultoriko batetik abiatzen da, Jose Pablo Arriaga artistak bere amari artearen bidez egiten diona.

Bere eskulturekin euskal artistak une esanguratsu, argigarri eta sinbolikoak dakartza gogora, bien bizitzetan korapilatzen eta ehuntzen direnak. Inspirazioa bere ama jaio zen Mutrikuko Etxerre baserritik sortu zen; inspirazioa, halaber, baserriak ondoan dituen eta toki horri hertsiki lotuta dauden negutegietatik, metalezko arkuekin itsasontzietako suakerrak gogora ekartzen dituztenak, sortzen da.

Obra hauek haurdunaldiaren besarkadarik beroenetik gure ama nagusien zaintzara arteko historia kontatzen dute. Ama izateak esan nahi duenaz hitz egiten dute, gatazkei aurre egitetik hasi eta biologikoki ama izan gabe amatasunaren rola benetako maitasunez onartzeraino.

Baina bere eskulturak ez daude bakarrik. Berreginen Museoan ad hoc instalatuta formak, istorioak eta esentziak partekatzen dituzte beste hainbat lanekin. Horietako batzuk Euskal Museokoak dira. Arriagaren baserria eta negutegiak bezala, pieza hauek gure iraganaren, gure bizipenen, gure tradizioen parte dira eta, jakina, amak ekartzen dituzte gogora.

Eta azkenik, zuria zuriarekin ehunduz, obra horien guztien artean Berreginen Museoko estatuak altxatzen dira. Itsasargiak balira bezala jendea beste garai batzuetara eramaten dute eta amatasunaren ideia oroimenera ekartzeko modua zein gutxi aldatu den gogorarazten digute.


Laburrean

Non