2024ko BAD Bilbao - Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barne.
Fikzioak gauzak edertzen ditu, epifania baten itxaropena ezkutatzen du, ezusteko zerbaitena, aldaketaren batena, eta horregatik behar dugu eguneroko fikzio-dosi txiki bat. Simulacro lanean, pertsona bik beren fikzioa sortzen dute, beren nahiei erantzungo diena eta simulakroen mundu txikian sartuko dena; hor, bizitza modu kontrolatuan gertatzen da, beren beharren neurrira egindako eskala batean.
Fitxa artistikoa: