2024-2025eko Bernaola Zikloa - Musika Garaikidearen Nazioarteko Zikloa urriaren 26tik otsailaren 1era arte ospatuko da.
Guztira, 13 kontzertu izango dira eta musika garaikide sortu berria izango dute oinarri; gainera, dantzarekin eta teknologia berriekin duten elkarrekintza jorratuko dute. Horietatik 11 Artiumen eta “Jesus Guridi” Musika Kontserbatorioan eskainiko dituzte, eta beste biak Araian eta Bilbon. Emanaldi guztiak doakoak izango dira.
Musika Garaikidearen Nazioarteko Zikloaren XXI. edizio hau urriaren 26an hasiko da Ensemble Kuraia beteranoarekin. Azaroaren 9an, dantzak leku nabarmena izango du, DanzÁlavaren lankidetzari eta Guillermo Weickerten eta Zuriñe Benaventeren musikari esker. Hilabete berean, beste bi hitzordu izango dira: hilaren 16an, Akusmaren musika akusmatikoarekin eta, hilaren 23an, Quartetto Maurice ospetsuarekin.
Abenduaren 7an, Bun Leng Project Thailandiatik etorriko da, eta hurrengo 3 kontzertuetarako Euskaditik iritsitako proposamenak izango ditugu: Guridi Garaikidea (hilaren 10ean) eta Dzas Ahotsak abesbatza (14an eta 15ean). Gabon aurreko azken hitzordua abenduaren 21ean izango da, Ryoko Aoki japoniarrarekin; Noh kantu tradizionala eta musika garaikidearekin uztartuko du.
Urtarrilean, Jabi Alonsoren txanda iritsiko da eta hainbat estreinaldi eskainiko ditu bi egunetan: hilaren 11n eta 13an. 21. edizio hau Erresuma Batutik eta Alemaniatik etorriko diren John Butcher eta Thomas Lehn inprobisazio askearen izarrek (urtarrilak 18) eta Italian erreferentzia bihurtu den talde gazte batek, Ensemble Icarus (otsailak 1) taldeak, itxiko dute.
Informazio gehiago: Bernaola Zikloaren webgunean.