Donostiako 2024ko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan.
Komisarioa: Jorge Madejón
“Nachomon” bere nick famatuaz oso ezaguna da Warhammeren unibertsoari eskainitako bere arteari eta Wolf & Sister bere webcomici esker. Bilbotarra da jatorriz, eta marrazkilaria, gidoilaria, kolorista eta narratzaile bisual handia. Estilo propio guztiz bereizgarria du, oso bat datorrena mangarekin, eta Bruguera garaiko edo komikigintza franko belgikarreko autore onenen eraginekin.
Erakusketa honetan Nacho Fernándezen sorkuntza zoragarrietako batzuk bisitatu ahal izango ditugu, Dragon Fallen original maiteetatik hasi eta bere lan berrieneraino; abenturazko eta fantasiazko webcomic ganberroa: Wargasmer: Pistons & Dragons. Gainera, fantasiazko generoko filmen pertsonaiei berak egindako omenaldiez eta karikaturez gozatu ahal izango dugu, baita tebeo klasikoen fanartez, Strip Marvelen orrialdeez... ere, eta bidaia batean murgilduko gara Resident Evil eta Fanhunter bezalako unibertsoetan edo Superlópezen orrialdeetako Supergrupo maitean barrena.
Autore gisa ibilbide oparoa izan du. Dragon Fall bere komikian (Dragon Ballen parodia) maisutasun handia erakutsi zuen Akira Toriyamaren pertsonaiak marrazten eta interpretatzen, eta oso obra ezaguna egin zen, publikoak asko maitatua; orain berredizio fasean da. Bere ondoren iritsi ziren Fanhunter unibertsora egin zituen sarraldiak, Templarios (Dude Cómics) miniseriea eta Dark Breed, Midnight Rockersen (Dolmen Editorial) jarraitutakoa.
Jorge Madejón
Ilustrazioa: Nacho Fernández