Donostiako 2024ko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan.
Joan den Berlinaleko esperientzia bikain eta berealdikoetako bat (generoko zinemari gutxi emana den sail batean proiektatu zen, Forumen). Izugarrikeria folklorikoko istorio beldurgarri eta zirraragarri honetan, naturaz gaindiko thriller honetan, sarraldi interesgarriekin geopolitikan, Iparra/Hegoa banalerroan, espiritualaren eta materialaren arteko borrokan, eta Budismoaren eta Kristautasunaren arteko talkan, xaman batek eta geomante batek (zoruko marken, lurraren zapore eta testuraren bitartez igartzeko gai denak) madarikazio ilun bat exorzizatu behar dute, eta gorpu bat atera bi Koreen arteko mugako mendi baten goialdean irekita aurkitu duten hilobi batetik.
Fitxa teknikoa: