Azpeitiko 2024ko Euskal Antzerki Topaketen egitarauaren barruan.
Ezkontza bat, bi kuadrila eta hainbat gertakarik osatzen dute ‘150’ antzezlana. Antzezlana gonbidatu bakoitzaren bizipenen, harremanen, korapiloen eta gogoeten bitartez eraiki da, guztia jatetxe bateko komuneko lau pareten artean. Komunak zirraraz eta emozioz beteriko lekuak izaten dira, nahiz eta horietan egiten diren gauza asko bakarka gauzatzekoak omen diren. Konturatu gabe, komunak lagunen eta ez hain lagunen arteko bilgune bihurtzen dira.
FITXA ARTISTIKOA: