Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2024

Azpeitia 2024(e)ko azaroaren 1(e)tik 2024(e)ko azaroaren 24(e)ra
  • Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2024

Azaroaren 1ean hasiko da Euskal Antzerki Topaketen 42. edizioa Azpeitian, Miñan antzezlanarekin, eta azaroaren 24ra arte, hainbat emanaldiz gozatzeko aukera izango da. Ohi bezala, euskaraz izango dira emanaldi guztiak.

Aurtengo berrikuntzak

Txalo Saria ez da urtero ematen, baina aurten bai: Pedro Otaegik jasoko du, azaroaren 2an, Sanagustin kulturgunean egingo den ekitaldian. Corrado Masacci txotxongilogileak ere azken urtea izango du. Hala, azaroaren 1etik 15era, 45 urtez egindako lanen aukeraketa bat jarriko du erakusgai Betharram aretoan. Corrado Masaccik erretiroa hartuko duen arren, txotxongiloek izango dute presentzia datozen urteetako topaketetan ere, Tolosako Topic zentroak hartuko baitu haren lekukoa. Aurten bertan, azaroaren 9an, gaztetxoentzako txotxongilo tailerra antolatuko du Topicek (sarrera aurrez hartu behar da).

Soreasu antzokian, Dinamoa sormen gunean, Sanagustin kulturgunean eta kalean izango dira aurtengo emanaldiak, eta, berrikuntza gisa, San Martin egoitzan ere bai. Azaroaren 11n, Zimurrak lana ikusteko aukera izango dute egoiliarrek.

Sarrerak salgai

www.antzerkitopaketak.eus webgunean dago egitarau osoa eta topaketen historia kontsultatzeko aukera. Atari hori erabili ahal izango da sarrerak erosteko ere. Helduentzako sarrerak 10 euro balioko du, eta haurrenak 5 euro. Kultur bonuarekin, doakoak dira emanaldiak.

Euskal Antzerki Topaketen 42. ediziorako kartela lehiaketa bidez aukeratu da, eta Leire Derteano Lizarralde oñatiarrak egin du.

Egitaraua

Azaroak 1:

Azaroak 2:

Azaroak 3:

Azaroak 7:

Azaroak 8:

Azaroak 9:

Azaroak 10:

Azaroak 11:

Azaroak 14:

Azaroak 15 (Eskola antzerkia):

  • 12:00. Andereño

Azaroak 16:

Azaroak 17:

Azaroak 24:

Azaroak 1-15:

azpeitia.eus

Laburrean

Non