Euskadiko Orkestra: 2. Abonoa - Saariaho/Schubert. Jesús Guridi Musika kontserbarorioa

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Azaroak 5
  • Euskadiko Orkestra: 2. Abonoa - Saariaho/Schubert. Jesús Guridi Musika kontserbarorioa

  • 19:30
  • Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa
  • Publiko guztiak

Juanjo Mena, nazioartean izen handia duen euskal orkestra-zuzendaria, Euskadiko Orkestraren denboraldira itzuli da eta, egitaraua zabaltzeko, Kaija Saariahoren azken sasoiko sorkuntza-lana ederrenetako bat izango dugu. 2023an hildako Finlandiako konpositorea musika-sorkuntzaren erreferentzia izan da azken hamarkadetan. Klarineterako kontzertuari D?om le vrai sens izena ipini zion eta, partitura horrekin, gizakion zentzumenak esploratzen ditu. Bestalde, Kari Kriikku finlandiar bakarlariari eskaini zion, eta lehenbizikoz interpretatuko du Euskadin. Bigarren zatian, Menak Franz Schuberten maisulan sinfonikoa aurkeztuko du: 9. Sinfonia, edo«Handia». Schumannek paper-sorta batetik berreskuratu zuen, eta nola Beethovenen eragina hala harago joateko desioa erakusten ditu. Baina, luzeraren eta konplexutasunaren ondorioz, ez zen erregulartasunez jotzen hasi Schubert zendu eta 50 urte igaro ziren arte.

Programa:

Saariaho: D?om le vrai sens

F. Schubert: 9. Sinfonia, edo Handia

Juanjo Mena: Zuzendaria

Kari Kriikku: Klarinetea

Sarbide mota

Sarr" href="https://sarrerak.euskadikoorkestra.eus/selection/event/seat?perfId=10228499748871&productId=10228499217408&lang=es" rak
Sarrerak erosteko datak
Noiztik: 2024/11/01 09:00 Noiz arte: 2024/11/05 19:00

Antzoki principaleko programazioaren parte diren kontzertuak, Jesus Guridi Kontserbatorioan egingo dira, Antzoki Principaleko zaharberritze lanak direla eta

Non


Laburrean

Non