Azpeitiko 2024ko Euskal Antzerki Topaketen egitarauaren barruan.
Gaur aitita Luisen urtebetetze eguna da, eta arroz esnea sukaldatuko die bere senideei. Aiton-amonek beti sukaldatzen dizkigute plater gozoak. Maitasuna adierazteko beren modua izan ohi da. Baina zerbaiten truke sukaldatzen al dute? Ezta pentsatu ere! Maitasuna baldintzarik gabekoa da. Edo agian ez?
Autorea: Gontzal Royuela
Interpreteak: Gontzal Royuela eta Gabriela Arran
Atrezzoa: Ramón Maneiro
Maskara: Javier Tirado
Off Ahotsa: Ainhoa Areitio, Igor Razguin eta Amets Ibarra
Soinu espazioa eta argiak: Gontzal Royuela
Soinu eta argi teknikaria: Sandra Tejero