Konserbatzea: Latina du jatorri etimologikoa hitzak, “conservare”. Latinezko jatorri horrek “cum” aurrizkia eta “servare” aditza ditu osagai, eta horrek zerbait egoera jakin batean aldakuntzarik gabe mantentzea esan nahi du. Zerbaiten edo norbaiten iraupena edo osotasuna mantentzea edo zaintzea. Norbait bizirik eta kalterik gabe zaintzea.Ba al da oroimenak gordetzerik?
Ba al da oroimenak “ontziratzerik”, bizitza osoan gurekin izan ditzagun? Zenbateraino izan litezke garrantzitsu?
Conservando memoria lanean oroitzapen pertsonaletatik abiatuta hausnarketa kritikoa eraikitzen da, eguneroko gauzen oroimena gordetzeko moduari buruz. Egunkarietan inoiz agertu ez arren, eta Historiako liburuetan jaso ez arren, hala ere, nolabait nor garen izatera behartzen gaituen horren oroimenaz ari gara.
“Bidaia hau galdera-joko bat da, aitona-amonei egin diedan galdera-jokoa: nirekin gorde nahi ditut, eta horixe da nire itzulipurdi pertsonala haien absentzia saihesteko, bizitzan garrantzitsu izan ditudan lau pertsona omentzeko. Haien oroimena gorde nahi dut, haien oroimena “ontziratu”.Ez dut poteen estalkiak itxi nahi; alderantziz, ireki egin nahi ditut, elkarrekin begira diezaiogun aitona-amonena bezala gatz-mendi batean hasi den eta nola amaituko den ez dakidan bidaia honi”. Izaskun Fernández.
Ideia, testua, zuzendaritza, argitzapena eta antzezleak: Izaskun Fernández, Julián Sáenz-López
Argazkilartiza: Clara Larrea