Literaktum 2024: Beñat Sarasolarekin solasean "Coca cola bat zurekin" liburuari buruz

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Azaroak 18
  • Literaktum 2024: Beñat Sarasolarekin solasean "Coca cola bat zurekin" liburuari buruz
    Argazkia: Juan González Andrés

2024ko Literaktum jaialdiaren egitarauaren barruan.

Frank O'Hararen poema bati zor dio izena Beñat Sarasolaren (Donostia, 1984) bigarren nobelak. Izan ere, eleberri honetan O’Harak New Yorken zuzendutako erakusketa baten ingurukoak jasotzen dira. 1960ko uda. Espainiako pintura eta eskultura berriaren lagin on bat biltzea da ideia, eta hautagaien artean daude nazioartean sona hartzen ari diren Oteiza eta Chillida izeneko bi artista ere. Artea erregimen frankista zuritzeko baliatu ez dadin adi daude, aldiz, beste zenbait. Eta, bitartean, O'Harak, lanak lan, Vincent Warren dantzari eta maitalearengan du jarrita bere gogo biziena.

Elkarrizketatzailea: Danele Sarriugarte.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2024(e)ko Azaroak 18
  • Ordutegia19:00
  • LekuaLiburutegi Nagusia - Ekitaldi aretoa (San Jerónimo)
    San Jerónimo, z/g
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non