Literaktum letren jaialdiak azaroaren 11tik 24ra izango du hitzordua. Sail eta proposamen berriekin eta, ohi denez, kolaborazio-sare zabalarekin gauzatuko da, bestelako lengoaia eta diziplinekin elkarrizketan literaturara hurbiltzea duen nortasun ezaugarriari eutsiz.
Letrak zeruertzean izango du izenburu aurtengo jaialdiak, eta literaturaren eta gatazka sozial, politiko eta gerren eta horien ondorioen arteko harremanak aztertuko dira. Egoera bidegabeetatik eratorritako indarkeria eta gatazkek behartutako migrazioen ondoriozko nortasun eza ere izango dira mintzagai Literaktumen.
Jaialdiaren gai nagusiaren harira, Literaktumen izango dira Eduardo Halfon, Fermina Cañaveras, David Uclés, Monika Zgustova, Sergio del Molino, Javier Zamora, Juan Manuel Zaragoza, Antonio Monegal eta Adania Shibli.
Beste gai batzuen inguruan idatzi dituzten lan berriak aurkeztuko dituzte aldiz, Unai Elorriagak, Sabina Urracak, Karmele Mitxelenak, Máximo Huertak, Beñat Sarasolak, Dolores Redondok, Fatma Aydemirrek eta Carmen Molak.
Jaialdia hasi aurretik, Literaktum aperitifa izango da aurten lehen aldiz, eta Martín Caparrós sortzaile argentinarra izango du protagonista Azaroaren 7an.
Eta Luis Martín-Santos idazlearen jaiotzaren mendeurrenean, beste idazle bat, Enrique Vila-Matas arituko da hark idatzitako Tiempo de silencio nobelaz, San Telmo Museoan ikusgai dagoen erakusketarekin lotutako jardueran. Anne Rearicken argazkiek, Markos Gimenoren palindromoei jarritako irudi-kartelak, Mila Garcíaren Paperezko arimadun istorioak eta Irabazi Arte! telesailean oinarritutako esposizioak osatzen dute erakusketen eskaintza.
Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Sariek, Literaktum Txikiak,musika emanaldiek, errezitaldi musikatuak, irakurketa dramatizatuak, Kafkaren lanetan oinarritutako afariak, eta beste hainbat jarduerek osatzen dute Donostiako hainbat espaziotan gauzatuko den programazioa, literatura hiri osora zabalduz.
Azaroak 7
Azaroak 11
Azaroak 12
Azaroak 13
Azaroak 14
Azaroak 15
Azaroak 18
Azaroak 19
Azaroak 20
Azaroak 21
Azaroak 22
Azaroak 23
Azaroak 15
Azaroak 16
Azaroak 17
Azaroak 19
Azaroak 20
Azaroak 21
Azaroak 22
Azaroak 23
Azaroak 24
Urriak 28 – Azaroak 12
Azaroak 16
Azaroak 20
Azaroak 22
Azaroak 23
Azaroak 23