2024ko Iruñaldia jaialdiaren barne.
Duela hamabi urte ezagutu zuten elkar Maria Oses idazlea eta Idoia Asurmendi kantaria. Duela hamabi urte hasi ziren, ozta-ozta, elkarrekin lanean. Batek hitz bat bota, besteak melodia batekin erantzun, bien artean sortutako dozena erdi bat kantuk ikusi dute argia pasa den urteetan, eta beste hainbeste geratu dira erdizka hautsa hartzen ohepean.
Ikuskizun honetarako, egindakoak berrartu, berrikusi eta berrasmatu dituzte, eta egin gabekoak sortu ere bai. Hitzaren eta musikaren arteko elkarrizketatik tiraka, ohe azpiko munstroak esnatu eta oholtzara gonbidatu dituzte. Horregatik, esperientzia berri honiMunstroen bila: Ohe azpian aurkitutakoak jarri diote izen.