2024ko Iruñaldia jaialdiaren barne.
Artistak: Nerea Erbiti, Lide Hernando eta Maialen Errotabehere
"XXI. mendeko kantagintzan protagonista bat bilatu beharko bagenu, emakume sortzaile uholdea izango litzateke. Kantaldi honetan, hiru boza batu ditugu eta hiru lurralde aurkituko ditugu eszenatokian.
Nafarroako lurrak Nerea Erbiti ekarriko du. Jazz munduan eroso mugitzen den kantaria. Ohikoa da Ion Celestino eta Joseba Tapiaren bandetan. Nafar kanta zaharrak ere ikertu eta kantatzen ditu.
Lapurditik Maialen Errotabehere ahots liluragarria dator grabatu berria duen diskoa plazaratzea. Soul eta pop alaia ditu gustuko Nafarroa Beheran jaio den kantari honek.
Gipuzkoatik Lide Hernando datorkigu. Liher taldearen ahotsa hainbat urtetan izan ondoren bere bakarkako ibilbideari ekin dio. “Bele” jarri dio izen eta musika estilo berriak lantzen ditu: popa, soula, funkya… Ezinbesteko hitzordua, gaurko euskal musikan murgiltzeko. Gozamena izango da!"