Irudigileak 2024: Itziar Nanclares de Gamboa, esku-hartze artistikoa

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Azaroak 25
  • Irudigileak 2024: Itziar Nanclares de Gamboa, esku-hartze artistikoa

Irudigileak 2024 zikloaren barne.

2024ko urria eta abendua bitartean egiten den  IRUDIGILEAK zikloaren barruan, Itziar Nanclares de Gamboa artistak esku-hartze artistiko bat egingo du  Pilarreko gizarte-etxean, auzoko kale hezkuntza-programarekin batera egindako lanetik sortutako "Beldur" liburuaren aurkezpena aprobetxatuz.

2014an, Vitoria-Gasteizko Udaleko Kale Hezitzaileen programako Emozioen tailerraren barruan, Itziarrek interakzio eta lan sorta bat egin zuen haur talde batekin, emozioak eta beldurra lantzeko. Lan haietatik eta esperientzia hartatik sortu zen "Beldur" liburua. Orain, 10 urte geroago, beste ume batzuekin, baina tailer berean, Itziarrek emozioak berriro aztertuko ditu, liburua abiapuntu hartuta. Tailer honetan sortzen den lanetik, haurren laguntzarekin, elkarlanean oinarritutako mural bat sortuko da, aste horretan bertan Pilarreko Gizarte Etxean instalatuko dena. Proiektu bera, tailer bera, baina protagonista berriekin, duela 10 urte landutakoa bildu eta beren esperientzia berriak  sortuko dituztenak.

Itziar Nanclares de Gamboa: (Gasteiz, 1985) Diziplina anitzeko artista-Arte Ederretan lizentziatua. Itziarrentzat artea emozioak bideratzen laguntzen duen aliatu bat bezalakoa da. Barrura bidaiatzeko eta aldi berean kanpoaldearekin konektatzeko bitarteko bat da.

Gorputzeko arteterapeuta eta sexologo gisa lan egiten du Encuerpoyalma osasun eta garapen pertsonaleko zentroan, banakako terapiak eginez. Halaber, hezitzaile gisa lan egiten du Gasteizko Udaleko haur eta familia zerbitzurako hainbat tailerretan: emozioak, enpatia, autoestimua, asertibitatea, mindfulness eta kulturartekotasuna.

Eszenografo eta txotxongilo sortzaile gisa ere lan egin du hainbat konpainiarentzat, eta bideo- zein argazki-edizioak egin ditu. Hainbat ipuin ilustratu ditu, azkena "Beldur", euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dena 2024an.

Hainbat ekitaldi eta erakusketatan parte hartu du, hala nola : Nazioarteko erakusketa kolektiboa, "L 'arte della memoria", Venezia, Italia; XX. Ikus-entzunezko erakusketa kolektiboa, Arte Ederrak, UPV/EHU; BBVA erakusketa aretoan, Bilbo; «eiTB Kultura/UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatea» hirugarren bideogintza-lehiaketa, Bilbo; Erakusketa kolektibo bikoitza, "Temática Fantástica en la Pintura", Lamiak kafetegia, Bilbo.

 


Laburrean

Non