Anari + Belako (Iruñea)

Pamplona/Iruña 2024(e)ko Abenduak 5
  • Anari + Belako (Iruñea)

Anari eta Belako Gabonetan bira bat egiteko elkartu dira.

Bi belaunaldiren ordezkari diren eta, hala ere, musika jarrera bera eta elkarrekiko errespetua duten bi musika talde.

ANARI

Giza zarata da abeslariaren ibilbide luzeko zazpigarren lana, eta bere ohiko bandarekin batera taularatuko du gurean.

Euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletakoa, 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, HabiakZebraIrla IzanZure aurrekari penalakEpilogo batCoupages#4 eta Orain entzungo duzun hau diskoak grabatu ditu.

Hogei urteko ibilbidean musikari anitzekin kolaboratu badu ere, ondoan izan ditu hasieratik, besteak beste, Mikel Txopeitia, Xabier Olazabal edo Karlos Osinaga. Bere ahots hautsi eta leunarekin batera, Anari den soinu pertsonala sortu dutenak.

Beste musikari batzuekin batera, Bidehuts zigiluaren sortzaileetako bat da.

Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu badu ere; egun, bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren panoraman leku esanguratsuan kokatzen duenik.

 

 

 

BELAKO

Belakok 10 urte hauetan industria osoaren prestigioa eta aho bateko aintzatespena irabazi ditu. Hainbat herrialdetan jo dute: AEBn, Mexikon, Errusian, Japonen, Korean, Alemanian, Filipinetan, Finlandian, Danimarkan, Polonian, Frantzian, Holandan, Italian, Portugalen, Erresuna Batuan…

Finsbury Parken ere jo zuten hiru gauez jarraian, Liam Gallagher eta Queens of the Stone Age-en kontzertuen hasierako gonbidatu gisa. Bestalde, beste hainbat lekutan ere jo dute: Mexikoko Auditorioan División Minúscula taldearekin, Vive Latinon, Reading & Leeds-en, Seineko Rock-en eta Oportoko Primavera Sound-en. DMAS eta Crystal Fighters taldearekin ere aritu dira biran Erresuma Batuan zehar, beraz, bizitza bizia izan dute hamar urte hauetan.

Bere bosgarren diskoa aurkeztuko dute: Sigo regando.


Laburrean

Non