Titirijai 2024 jaialdiaren barruan.
Eskuliburu baino, Paco Pariciren liburua txotxongiloaren gramatika bat dela esan genezake; izan ere, arauak, formulak, aholkuak, ohiturak, amarruak, errutinak, sentsazioak, uneak, etenaldiak, debekatzeak, bizkortzeak, barreak, teknikak, definizioak, hitz egitearen, gorputzaren eta eskuen gauzak eta ikastun jatunena ere aseko duten beste hainbat gai biltzen baititu. Bokazio- eta eskuzabaltasun-dosi handiei esker katalizatu den sintesi-esfortzu bat. Paco Paricio bete-betean.