Lautan Hiru Antzerki Laburreko Jaialdia 2025: egitaraua

Bilbao 2025(e)ko otsailaren 6(e)tik 2025(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • Lautan Hiru Antzerki Laburreko Jaialdia 2025: egitaraua

Lautan Hiru antzerki-jaialdiaren zazpigarren edizioa otsailaren 6tik 27ra bitartean izango da.

Urtero legez, Bilboko Zazpikaleetako euskal giroa suspertu nahi dute antolatzaileek, eta, bide batez, euskal antzerkilariei plaza berriak eskaini beraien lanak erakus ditzaten. Aurreko aldietan bezala, lau astez eta ostegunetan egingo da Lautan Hiru: guztira 8 ekitaldi eskainiko dira, eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin (EHAZE) batera antolatutako Ikusle-klubari ere eutsiko zaio.

Honela, otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an egingo da Lautan HiruBilboko Udalak babesten du jaialdia, eta ohi legez, Euskaltzaindiak elkarlanean osatu du egitaraua, hain zuzen, Tartean antzerki konpainiarekin, BIRA Kulturgunearekin eta 7Katurekin batera. Eszenatokiei dagokienez, 6 lekutan programatuko dira lanak: La Sinsorga, Kalderapeko, BIRA, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea eta Euskaltzaindiaren egoitza.

Iaz antzerkiaren gorputza-gorputzaren antzerkia izan zuen ardatz jaialdiak. Aurten, berriz, gazteek egiten duten antzerkiari erreparatuko dio, Gazte gara gazte eta ez dugu (zuen) antzerkia maite lelo zirikatzailea baliatuz. Bestealde, aldi honetan 4 estreinaldi izango dira: XXII. Café Bar Bilbao-Tartean sarietako testu saridunarekin eginiko irakurketa dramatizatua; 2024ko Lautan Hiru laguntza eskuratu zuen Alferrak, tunanteak, maleanteak ikuskizuna; 7Katu gaztetxearekin batera egindako Errealitatearen harribitxiak pieza; eta Jokin Oregik zuzendutako Arima eta Bihotza (Lezoko Antzerki Testu Laburren II. Lehiaketan lehen saria).

ANTZERKI-EKOIZPENARI LAGUNTZA, IKUSLE KLUBA, SARRERAK ETA ZOZKETAK…

2020an, Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen, Bilboko Udalaren babesarekin. Estreinako laguntza hori Artekartu konpainiak eskuratu zuen, Hauts artean lanagatik. 2021ean, berriz, Les Bobe Bobe konpainiak jaso zuen laguntza, Udaberria heldu da lanagatik. 2022koa eman barik gelditu zen, eta 2023koa Iruñeko La Piel konpainiak jaso zuen, Beren izenez lanagatik. 2024koa Gilkitxaro konpainiak eskuratu du, eta aurtengo jaialdian estreinatuko da lana, hain zuzen, otsailaren 13an, BIRA Kulturgunean.

Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkartearekin (EHAZE) batera, 2022an Ikusle kluba antolatu zen estreinakoz. Aurten ere esperientzia hori errepikatuko da, eta ikusleek antzerkilariekin hitz egiteko aukera izango dute. Nola? Jardunaldi bakoitzeko azken ikuskizuna amaitu ostean, antzezleekin edo zuzendariekin berba egiteko aukera izango da, EHAZEko kideek gidatutako solasaldian.

Aurten ez da bonurik salduko. Beraz, sarrerak egunean bertan erosi ahalko dira (emanaldi bakoitza 4 euro): ikuskizuna ematen den espazioan zabalduko dira leihatilak, ordu bete aurretik (honela, 19:00etan bada ikuskizuna 18:00etatik aurrera sarrerak erosteko aukera izango da). Zozketa azken emanaldiaren ostean egingo da beti, bertaratutako publikoaren artean, eta opariak Zazpikaleetan euskara eta euskal kultura bultzatzen duten negozioekin adostuko dira.

EGITARAUA:

Batez ere, formatu txikiko lanak antzezten dira Lautan Hirun, hala iraupenari, nola muntaketari dagokionez (oro har, 20-40 minutuko piezak izaten dira), eta aurten ere sei agertokitan antzeztuko dira: Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15), BIRA Kulturan (Erronda kalea, 2); Cafe Bar Bilbaon (Plaza Barria, 6); 7Katu gaztetxean (Solokoetxeko eskailerak), Kalderapekon (Txakur kalea, 1) eta La Sinsorga Kulturgunean (Askao kalea, 9).

Otsailak 6

  • 18:30 – Euskaltzaindia - ODOLA / Saioa Bañales – Aroa Blanco / 15’
  • 19:30 – La Sinsorga - GREGORIA / Bea Egizabal / 35’

Otsailak 13

  • 19:00 – Café Bar Bilbao - XXII. CAFE BAR BILBAO-TARTEAN SARIAK (irakurketa dramatizatua) / 25’
  • 20:00 - BIRA - ALFERRAK, TUNANTEAK, MALEANTEAK / 2024ko Lautan Hiru laguntza jaso du / Ane Zabala, Galder Pérez eta Aitor García de Vicuña / 30’

Otsailak 20

  • 19:00 - 7Katu gaztetxea - ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK / Amets Larrea, Nerea Lizarralde, Josu Iriarte, Jare Torralba / Zuzendaria: Mikel Martinez / 30’
  • 20:00 - BIRA - BURUAZ NORBERE EGIN / Ruth Guimera – Leire Orbe / 15’

Otsailak 27

  • 19:00 - Kalderapeko - ARIMA ETA BIHOTZA / Mikel Losada – Anje Oregi / 15’
  • 20:00 – 7Katu gaztetxea - HEROIAREN MINA / Gaizka Chamizo / 15’
bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko otsailaren 6(e)tik 2025(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • LekuaBilbao
  • Zenbatekoa4 €
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Bilbao

Non