Musikagileak 2024-2025: Musika Garaikidarean Zirkuituaren barne.
Otsailaren 27an, 19:30ean, Musikeneko Entzulekuan Juanjo Guillemen kontzertua izango da, XV. Musikagileak Musika Garaikidearen Zirkuituaren. Errezitaldi honetan, perkusio jotzaile ezagunak marimba, vibrafono eta perkusio bakarlariarentzako obrez osatutako programa interpretatuko du, horietako asko beren-beregi berarentzat idatziak.
Perkusio errezitaldia XV. Musikagileak Zirkuitua ixteko Perkusio garaikidearen arloan ibilbide sendoa egin du Juanjo Guillemek, eta errepertorio horren mugak zabaldu dituzten obra askoren interpretea eta hartzailea izan da. XV. Musikagileak Zirkuituaren amaierako kontzertu honetan, Luis de Pablo, Isabel Urrutia, Juanjo Eslava, Gabriel Erkoreka, Voro García eta Alfonso García de la Torreren pieza sorta bat eskainiko du, perkusio bakarlarian baliabide tekniko eta adierazkor ugari
aztertuz.
Marimbaren eta bibrafonoaren erresonantziatik hasi eta soinu grabatuekiko eta efektu akustikoekiko interakzioraino, errezitaldi hau perkusioak musika garaikidean dituen aukera ugariak ezagutzeko aukera paregabea da.
Kontzertu honek amaiera emango dio XV. Musikagileak Zirkuituari. Hainbat estreinaldi, soinu esperimentazio eta gaur egungo musika sorkuntzarekin lotura handia izan du. Hainbat ekitalditan zehar, publikoaren harrera bikaina izan du zirkuituak, eta musika garaikidea Euskadin eta Nafarroan hedatzeko funtsezko plataforma gisa finkatu da.