Musikagileak 2024-2025: Musika Garaikidearen Zirkuitua

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko irailaren 26(e)tik 2025(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • Musikagileak 2024-2025: Musika Garaikidearen Zirkuitua

Musikagileak, Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak, bere Musika Garaikidearen Zirkuituaren XV. edizioari hasiera emango dio irailaren 26an, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) eskutik Josep Planells zuzendariaren gidaritzapean.

12 kontzertuz osatutako zikloa izango da. Bertan, euskal konpositoreen piezak nazioarteko sortzaileenekin tartekatuko dira, eta bertako, nazio mailako eta nazioarte mailako bakarlari eta taldeen eskutik interpretatuak izango dira. Gaur egungo musikaren 12 erakusgarri bikain bilduko ditu Musikagileak Zirkuituak jarraian aurkeztuko diren emanaldietan.

Hamabosgarren edizio honetan honako hauek izango dira:

  • Euskal Herriko formatu handiko taldeak, hala nola BOS, La Pamplonesa eta Easo Abesbatza.
  • Nazioarteko gonbidatuak: Schallfeld Ensemble (Austria), Cikada String Quartet (Eskandinavia), Ryoko Aoki (Japonia) eta Emilie Girard-Charest (Kanada).
  • Proiekzio handiko tokiko eta nazioko taldeak: Kebyart Ensemble (Bartzelona), Frames Percussion (Bartzelona), Trio Zukan (Euskal Herria), Juanjo Guillem perkusio jotzailea (Valentzia-Madril) eta Josep Planells zuzendaria (Valentzia).
  • Musikeneko Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko konposizio eta interpretazio ikasleak.

Zikloan zehar, G. Zabaleta, A. Paúl, I. Carcavilla, J. Eslava, F. Barajas eta beste hainbat musikagileren 21 lan estreinatuko dira, horietako batzuk Musikeneko konpositore ikasleenak, baita ere.

Aurtengo edizioa, 2024ko irailaren 26an hasiko da 2025eko otsailaren 27ra arte.

KONTZERTUZ KONTZERTU:

Bilboko Orkestra Sinfonikoa - Irailak 26 - Campos Eliseos Antzokia, Bilbo

Konposizio Kurtsoko Amaiera Kontzertua - Urriak 8 - Musikene, Donostia

Trio Zukan & Émilie Girard-Charest - Urriak 12 - Guggenheim Museoa, Bilbo

Musi Meet Topaketa - Urriak 20 - San Telmo Museoa, Donostia

E. Chillidaren inguruko kontzertu tematikoa - Urriak 20 - San Telmo Museoa, Donostia

Cikada String Quartet - Azaroak 4 - Musikene, Donostia

Easo Abesbatza - Azaroak 16 - San Telmo Museoa, Donostia

Schallfeld Ensemble - Azaroak 26 - Musikene, Donostia

Ryoko Aoki & Aldo Mata - Abenduak 14 - San Telmo Museoa, Donostia

Kebyart Ensemble - Abenduak 20 - Artium Museoa, Vitoria

La Pamplonesa - 2025eko otsailak 9 - Gayarre Antzokia, Pamplona

Frames Percussion - 2025eko otsailak 11 - Victoria Eugenia Klub, Donostia

Juanjo Guillem - 2025eko otsailak 27 - Musikene, Donostia

musikagileak.com

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko irailaren 26(e)tik 2025(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • LekuaIruña, Donostia, Bilbo eta
    Vitoria-Gasteiz

Non