"Masustondoen patioa"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Martxoak 13
  • "Masustondoen patioa"

Hasieratik, Vaivén konpainiaren berezigarri izan da prestigio handiko egileen argitaragabeko testu garaikideak (Laila Ripoll, Juan Mayorga, Jordi Galcerán) eta klasiko unibertsalen bertsioak (Txekhov, Brecht edo Marlowe, besteak beste) taularatzea.

Konpainiaren antzezlanen artean, nabarmentzekoak dira Antígona, Sin vergüezas, Happy End, Último tren a Treblinka edo El enjambre.

Orain, konpainia ospetsu hau bere azken lana aurkeztera datorkigu: El patio de las moreras, Sandra Ferrúsek —egile berri onenaren 2002ko Max Saria— idatzitako heriotzari buruzko ezinbesteko gogoeta. 6 urteko alabak zergatik hil behar dugun galdetu zion, eta hortik aurrera, Ferrúsek helburu izan zuen heriotza bezain naturala den zerbait naturalizatzea.

Hogei urte daramatza Isabelek bere jaioterritik kilometro askotara bizitzen, familiarengandik, sustraietatik eta hazi zen tokitik urrun. Amparo, bere ama, gaixotu egingo da, eta Isabel etxera itzuliko da haren zaintzaz arduratzera... Bat-batean, etxeak, usainek, soinuek, objektuek, argiek... haurtzarora eramango dute Isabel, nerabezarora, bere amets eta traumetara, bere uste eta ilusioetara, amodioetara... Oroitzapen zoragarriak, haurtzaroari buruzko oroitzapen guztiak bezalaxe, nahastu egiten baitira izan zena, uste duguna, gustatuko litzaigukeena eta kontatzen digutena.

Fitxa artistikoa: 

  • Konpainia: Vaivén Producciones
  • Testua eta zuzendaritza: Sandra Ferrús
  • Zuzendaritza-laguntzailea: Kepa Errasti
  • Jatorrizko musika: Iñaki Salvador
  • Gitarra: Angel Unzu
  • Argiztapen-diseinua: David Alcorta

Sarrerak:

  • Sarreren salmentaren ordutegi berezia: urtarrilak 28
    • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
    • Online salmenta urtarrilaren 28ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Ohiko salmenta: urtarrilaren 29tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non